Albiste da

KOLDO AUZIA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nafarroako Gobernua akusazio partikular gisa aurkeztuko da ‘Koldo auzian’

Foru Gobernuko iturriek azaldu dutenez, Maria Chivitek dagoeneko iragarri duen ikuskaritza hirukoitzaren baitan hartutako erabakia da, “gardentasuna” bermatzeko neurri gehigarri gisa. 

maría chivite llorando negarrez

Maria Chivite, negarrez, pasa den asteko agerraldian. Argazkia: EFE

Nafarroako jendartearen interesak defendatzeko asmoz, Koldo auzian’ akusazio partikular gisa aurkeztuko dela iragarri du Foru Gobernuak. 

Foru Gobernuko iturriek EFE albiste agentziari azaldu diotenez, Maria Chivite Nafarroako presidenteak dagoeneko iragarri duen ikuskaritza hirukoitzaren baitan hartutako erabakia da, “gardentasuna” bermatzeko neurri gehigarri gisa. 

Hala ere azpimarratu nahi izan dute orain arte ezagutarazi diren UCOren txostenetan ez dagoela legez kontrako zantzurik Foru Gobernuak egindako esleipenetan

Zure interesekoa izan daiteke

Eba Blanco EA Eusko Alkartasuna Ricardo Burutaran
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAn primarioak deitzeko eskatuz Maiorga Ramirezek jarritako alegazioa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak

Justiziak arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari eta hortaz ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin beharko. Eba Blanco EAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez,  bera buru duen zuzendaritzak" barne demokrazia eta legea betez jardun du". Bestalde, Blancok iragarri du ez duela karguan jarraituko aurten egin behar den ohiko kongresutik aurrera.

Aitor Esteban Euskadi Irratian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aitor Esteban: "Ez dago arrazoirik Getxoko alkatearen dimisioa eskatzeko, ez dago ikerketapean"

Aitor Esteban EBBko lehendakariak Euskadi Irratian azaldu duenez, eskura duten inofmazioaren arabera, "alkateak ez zuen inoiz eraikina botatzeko baimenik eman" eta promotoreari leporatu dio ekintza hori. Udalean "dena egin da legearen barruan" bere hitzetan, baina ziurtatu duenez, bestelako informaziorik ateratzen bada, eurak izango dira "lehen interesatuak gauzak argitu daitezen". 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X