MEMORIA HISTORIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Salbuespenezko kartzela-politikaren ondorioak ofizialki aitor ditzatela eskatu du Egiari Zor Fundazioak

Egiari Zor Fundazioak Joxerra Goikoetxea gogoratu du Loiun, espetxean hil zela 40 urte bete direnean. Lau hamarkada hauetan 36 preso eta 16 senide espetxe politikaren ondorioz hil direla salatu dute.

Egiari Zor fundazioak ekitaldia egin du larunbat honetan Loiun, Jose Ramon Goikoetxea Bilbao ETAko kide izandakoaren herrian, Alcala Mecoko kartzelan hilda agertu zenetik 40 urte bete direnean.

50 eguneko inkomunikazio aldiaren ondoren hilda agertu zela gogoratu du Egiari Zor fundazioak. 24 urte zituen eta lau urte zeramatzan preso. 

Goikoetxea presoaren heriotza ekidin zitekeela salatu du Egiari zor fundazioak eta azken 40 urteotan kartzelan hil diren 36 presoen heriotzak aitortuko dituen legea aldarrikatu du Pilar Garaialde bozeramaileak: “Azken 40 urteetan, demokrazia deritzon garai honetan zehar, 36 euskal preso politikok eta 16 senidek galdu dute bizitza egoera ezberdinetan, sistematikoki aplikatu diren salbuespen neurrien ondorioz. Horiez gain, beste bi pertsonak bere buruaz beste egin zuten kartzelatzea saihestu nahian”, gogoratu du Pilar Garaialdek.

“Osasun arreta ukatzea, isolamendu luzeak, komunikazioen interbentzioa, kartzelako bizitza baldintza gogorrak etab.” aipatu ditu Garaialdek eta espetxe sistemak eragindako zuzeneko eta zeharkako biolentzia oro errekonozitzeko beharra azpimarratu du.

EAEko Aitortza eta Erreparaziorako Euskal legeak ez dituelako jasotzen sakabanaketa eta urruntze politikak eragindako edo hildako senide eta lagunen kasuak salatu du Garaialdek eta egoera hori zuzentzeko eskatu du. 

Zure interesekoa izan daiteke

MADRID, 07/03/2026.- Víctor Ábalos, hijo del exministro José Luis Ábalos, atiende a los medios este martes en los alrededores del Tribunal Supremo donde ha sido llamado a declarar como testigo en el juicio contra Ábalos, su exasesor Koldo García y el empresario Víctor de Aldama por el caso de las mascarillas, una presunta trama de corrupción para lucrarse con material sanitario durante la pandemia. EFE/Sergio Pérez
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Abalosen semeak ukatu egin du aitaren diru funtsak kudeatu izana: "Nik ez dut klabean hitz egiten, ez aitarekin ez inorekin"

Astearte honetan hasi da garraio ministro ohiaren, haren aholkulari Koldo Garciaren eta Victor de Aldamaren aurkako epaiketa. Pandemiaren garain, musukoak erosteko lehiaketa publikoetatik irabaziak ateratzea leporatuta, 24 urte arteko kartzela zigorrak eskatu ditu fiskaltzak. Bi astez luzatuko da epaiketa, eta 80 lekukotik gora daude deklaratzera deituta.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X