Espainiak akordioa lortu du NATOrekin, Defentsan % 5 gastatzetik salbuesteko
Sanchez presidenteak jakinarazi du Espainiak bere BPGaren % 2,1 bideratuko duela defentsarako gastura, "ez gehiago, ez gutxiago", eta horrek NATOrekin dituen konpromiso guztiak bermatzeko aukera emango diola. Sanchezen iragarpena "ke-laino" gisa ikusten du Feijook, Yolanda Diazentzat akordioa "norabide egokian doa" eta NATOrekin "ezer ez sinatzeko" eskatu dio Ione Belarrak.
Pedro Sanchez Espainiako presidentea, artxiboko irudi batean.
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak NATOrekin akordioa lortu du Espainiaren gastu militarra Barne Produktu Gordinaren (BPG) % 5era ez igotzeko: "Beste herrialde batzuek defentsan inbertsioa handitzeko asmoa errespetatzen dugu, hala nahi badute, baina guk ez dugu egingo".
Sanchezek jakitera eman duenez, Espainiak bere BPGaren % 2,1 bideratuko du defentsara, "ez gehiago, ez gutxiago", eta horrek NATOrekin dituen konpromiso guztiak bermatzea ahalbidetuko diola ere esan du.
Lortutako akordioa "oso positibotzat" jo du, "aliantza transatlantikoarekiko akordioak betetzea" eta "batasuna mantentzea" ahalbidetzen duelako, defentsako gastua handitu gabe.
Joan den ostegunean, Espainiako Exekutiboko buruak gutun bat bidali zion Mark Rutte NATOko idazkari nagusiari, eta bertan adierazi zion Espainiak ezin zuela defentsako gastua BPGren % 5era igotzeko konpromisoa hartu, eta salbuespen bat egitea edo helburua "hautazkoa" izatea proposatu zion.
Aliantzarekin lortutako akordioaren ostean egindako adierazpen instituzionalean, Sanchezek azpimarratu du % 5 "neurrigabea” litzatekeela, ez dela “beharrezkoa" eta ongizate estatuarekin bateraezina izango litzatekeela.
NATOren akordioa
Gauzak honela, NATOk akordioa itxi du igande honetan aliatuek 2035era arte defentsarako gastua BPGren % 5era handitzeko konpromisoa hartuta, baina Espainiari malgutasuna emanez, NATOk Hagan egingo duen goi-bilera baino egun batzuk lehenago iritsi den akordioan.
Mark Rutte NATOko idazkari nagusiak Sanchezen proposamena onartu du: "Zure gutuna ikusita, baieztatu nahi dut NATOren hurrengo goi-bilerarako akordioak beharrezko malgutasuna emango diola Espainiari bere ibilbide propioa zehazteko", berretsi du NATOko buruzagi politikoak.
Espainiak eragozpen handiak jarri ditu % 5 horren inguruan, eta azken orduko negoziazioek oztopo horiek gainditzea izan dute helburu.
Hala, azkenean goi-bileran onartuko den adierazpenean irekiago geratuko da testua, eta aldaketa horren arabera, aliatu guztiak ez dira defentsa gastua % 5era igotzera behartuta egongo.
Feijook "ke-laino" gisa ikusten du Sanchezen iragarpen
Alberto Nuñez Feijoo PPko buruak adierazi duenez, defentsako gastua BPGren % 5era ez igotzeko akordioa "ustelkeria estaltzeko" darabil Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak, "ke-lainoa" dela esan du hitzez hitz.
X sarean duen kontuan, Sanchezen Moncloako adierazpen instituzionala "propaganda" dela esan du Feijook, eta, "benetan, Sanchezek datozen hamar urteetarako gastu militarra konprometituko duela, aurrekonturik gabe eta Kongresutik pasatu gabe".
"Hau da, Sanchezek erabaki du Espainiak ordain dezala, baina bera ez dagoenean", esan du. Izan ere, "nazioarteko prentsak NATOk ezarritako azken helburua % 5 izaten jarraitzen duela" esan du Feijook eta Sanchezek "sortzen ari diren zalantza guztiei erantzun behar diela" gaineratu du.
"Ezin du mundu guztiari gezurra esaten jarraitu. Kanpo politika gauza serioa da, ez ustelkeria estaltzeko kezko horma bat ", erantsi du.
Yolanda Díaz: "Akordioak norabide zuzena du"
Yolanda Diaz Sumako buru eta bigarren presidenteordeak, aitzitik, nabarmendu du Pedro Sanchezek NATOrekin lortutako akordioak "norabide egokia" duela, eta azpimarratu du bere koalizioak "agenda soziala heda dadin" bultza egiten jarraituko duela.
Diazek Blue Sky sare sozialean esan duenez, "esan genuen murrizketak eta berrarmatzea ez zirela bidea. Legegintzaldiak 180 graduko bira behar zuela esan genuen", eta "NATOk eskatutako gastu igoera betetzeari uko egiteak norabide egokia" duela gaineratu du.
Podemosek "akordiorik ez sinatzeko" eskatu dio Sanchezi, eta NATOrekin egindako ituna "murrizketekin ordainduko" dela iragarri du
Bestalde, Ione Belarra Podemoseko idazkari nagusiak NATOrekin "akordiorik ez sinatzeko" eskatu dio Espainiako Gobernuko presidenteari, "gure herria arrisku larrian jartzen ari delako".
"NATOren helburuekin konprometitzeak gastu militarra izugarri handitzea dakar, eta Donald Trumpen legez kanpoko gerretan parte hartzea, hala nola Iranen aurkako erasoetan. Pedro Sanchezi inolako akordiorik ez sinatzeko eskatzen diogu, gure herria arrisku larrian jartzen ari delako", adierazi du Belarrak 'X' sare sozialean.
Zure interesekoa izan daiteke
Abalosen semeak ukatu egin du aitaren diru funtsak kudeatu izana: "Nik ez dut klabean hitz egiten, ez aitarekin ez inorekin"
Astearte honetan hasi da garraio ministro ohiaren, haren aholkulari Koldo Garciaren eta Victor de Aldamaren aurkako epaiketa. Pandemiaren garain, musukoak erosteko lehiaketa publikoetatik irabaziak ateratzea leporatuta, 24 urte arteko kartzela zigorrak eskatu ditu fiskaltzak. Bi astez luzatuko da epaiketa, eta 80 lekukotik gora daude deklaratzera deituta.
Koldo Garciak “tentel” deitu dio Aldamari, eta epaiketa “lehertuko” duten frogak aurkeztuko dituela esan du
Jose Luis Abalosen aholkulari ohiak audio bat bidali du Telecincora, eta bertan adierazi du “erabat errugabeak” direla frogatuko dutela.
Abalos, Koldo Garcia eta Aldamaren aurkako epaiketa hasi da, maskarak iruzurrez erostea egotzita
Fiskaltzak eskatu du ministro ohiari 24 urteko espetxe-zigorra ezartzea; 19 urte, Garciari, eta 7 urte, Aldamari. 70 lekuko baino gehiago agertuko dira Auzitegi Gorenean.
Ikerketa batzordeak bertan behera utzi du Cerdanen emaztearen agerraldia, osasun arazoengatik deklaratzeari uko egin baitio
Erabaki hori gorabehera, txostenak "zalantzak sortu dizkie", batzordeko presidenteak esan duenez, baina "kontuz ibiltzeko moduko gai bat" dela iritzita, deklarazioa bertan behera uztea erabaki dute, bai eta Cerdanen emazteak aurkeztutako agiriari buruzko txosten "juridikoak" eta beste mediku batzuren "osasun txostenak" biltzea ere.
Epaiketa bertan behera uztea eskatu dute Kitchen auziko akusatuen abokatuek, intrukzioan akatsak izan direla argudiatuta
Lehen saioan, aurretiko gaiei helduta, hamar akusatuen abokatuek galdegin dute bertan behera utz dezatela Mariano Rajoyren Gobernuaren garaiko Barne Ministerioaren buruzagitzaren aurkako epaiketa.
PPk kritikatu du "biktimismoan" eta euskal herritarren errealitatetik urrun bizi dela EAJ
Laura Garridok (PP) hedabideen aurrean adierazi duenez, Aberri Egunean "betiko diskurtsoa" izan zuen EAJk. "Jauzi kualitatibo bati buruz hitz egin zuten, eta jauzi horrek euskal herritarrei mesede egingo ote dien galdetu nahi diet, kontuan izanda independentzia ez dagoela euskal herritarren lehen kezken artean", esan du.
Eibar Memoria Demokratikorako Leku da, ofizialki, gaurtik
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako ebazpenak jasotzen duenez, "Eibarko hiriak Memoria Demokratikoaren Leku gisa aitortzeko oinarriak biltzen ditu, errepublikaren legezkotasunaren defentsa aktiboaren nahiz nazioarteko zuzenbide humanitarioaren urraketa larrien agertoki izan baita".
Arkaitz Rodriguez: "EH Bildu ez da hurrengo hauteskundeetan pentsatzen ari, hurrengo belaunaldietan baizik"
Koalizio subiranistako Ekintza Politikoko idazkariak EAJri erreferentzia eginez esan duenez, "penatuta entzuten ditugu hainbat adierazpen, ezin dugu ulertu nola dagoen kezkatuago dagoenik oraindik urtebete luze barru izango diren hauteskundeekin, herritarren arazoei konponbideak ematearekin baino".
Rajoyren Gobernuko Barne Ministerioko buruzagitza akusatuen aulkian eseriko da gaurtik aurrera, Kitchen auziagatik
Fernandez Diaz Barne Ministerioaren buru zen, Fiskaltzaren arabera, 2013an Gurtel auziko frogak lortzeko Luis Barcenas PPko diruzain ohiaren esku "legez kontrako inteligentzia operazio bat" egitea pentsatu zutenean, eta, horrela, epailearen esku geratzea "saihesteko".
Estebanek Ayusori erantzun dio "katetada" bere "aldarrikapen nazional nagusia kaña bat hartzea" dela eta Otegik "zureen ekarpena Gernikan Condor Legioa" izan zela
Isabel Diaz Ayuso Madrilgo Erkidegoko presidenteak Picassoren Gernika Euskadira aldi baterako eramateko "asmo nazionalistak" kritikatu ditu ordu batzuk lehenago, "katetada" direla esanez.