Gerraren kontrako mezua emateko baliatu dute Bilbon, urtero, gudariei eta milizianoei egiten zaien omenaldia
Gogora Institutuak, Bilboko Udalak eta memoria-elkarteek gerra zibileko gudariak eta milizianoak gogoratu dituzte 'Aztarna' eskulturaren ondoan, Artxandan. Ekitaldia duela 19 urtetik egiten da, bakearekiko eta bizikidetzarekiko konpromisoa berresteko.
Gerraren kontrako mezuak nagusitu dira igande honetan Bilbon, Gerra Zibilean hildako gudariei eta milizianoei urtero egiten dieten omenaldian: "Ez dugu gerrarik nahi. Ez dugu gerrarik behar", aldarrikatu dute.
Ordezkari politiko eta instituzional ugari bildu dira Bilboko Artxanda mendian, "Aterpe 1936 – Aztarna" eskulturaren inguruan, Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak eta Bilboko Udalak antolatutako omenaldian.
Imanol Pradales lehendakariarekin eta Juan Mari Aburto Bilboko alkatearekin batera, bertan izan dira EAJko, PSE-EEko, EH Bilduko eta Podemoseko hainbat kargu eta politikari ere. PPk ez du ordezkaritzarik bidali.
Erakunde memorialistek adostutako manifestu batean, gerra salatu dute omenaldiaren antolatzaileek. 19 urte daramatzate bakearen aldeko ekitaldi hau egiten eta nazioarteko egungo testuinguruan, sekula baino ozenago defendatu nahi izan dute “gerrarik ez” mezua.
Bakearen aldeko adierazpena
Testuan nabarmendu dutenez, "gure aurrekoek herri eta mundu hobe baten alde lan egin zuten bezala, gaur egun guk, euren oinordekoek, lekukoa hartu eta euren idealak gure egiten ditugu. Herri libre bat nahi dugu, mundu hobe eta justuago bat. Ez dugu gerrarik nahi. Ez dugu gerrarik behar. Bakea nahi eta behar dugu".
Alberto Alonso Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendariak "balio demokratikoak eta Gerra Zibilean indarrean zegoen legedia defendatuz" hil zirenak gogoratu ditu ekitaldian.
Gerrek ez dutela “epikarik" nabarmendu du, eta Gerra Zibilak, "gerra guztiek bezala”, ez zuela “ezer eredugarririk izan, aldarrikatzea merezi duen ezer".
"Mina, sufrimendua eta zatiketa baino ez zituen ekarri, gure historia garaikideko sarraskirik handienetariko bat eraginez", gaineratu du eta “gerrak gure bihotzetan itzal ilun bat sortzen duten une honetan, egunero munduko hainbat lekutan heriotza, suntsipena eta sufrimendua ikusten ari garen une honetan, hori guztia oso presente” izan behar dugula esan du.
Gerra Zibilean hildako gudariak eta milizianoak "historiak eman dezakeen ohartarazpenik onena” direla azpimarratu du, “gorrotoa, zatiketa eta desberdina baztertzeko mezuak ugaritu diren honetan gogoan izan beharrekoak". "Euren proiektu totalitarioak indarraren bidez inposatu nahi dituzten ideologiek sor dezaketen minaren isla dira", hausnartu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikerketa batzordeak bertan behera utzi du Cerdanen emaztearen agerraldia, osasun arazoengatik deklaratzeari uko egin baitio
Erabaki hori gorabehera, txostenak "zalantzak sortu dizkie", batzordeko presidenteak esan duenez, baina "kontuz ibiltzeko moduko gai bat" dela iritzita, deklarazioa bertan behera uztea erabaki dute, bai eta Cerdanen emazteak aurkeztutako agiriari buruzko txosten "juridikoak" eta beste mediku batzuren "osasun txostenak" biltzea ere.
Epaiketa bertan behera uztea eskatu dute Kitchen auziko akusatuen abokatuek, intrukzioan akatsak izan direla argudiatuta
Lehen saioan, aurretiko gaiei helduta, hamar akusatuen abokatuek galdegin dute bertan behera utz dezatela Mariano Rajoyren Gobernuaren garaiko Barne Ministerioaren buruzagitzaren aurkako epaiketa.
PPk kritikatu du "biktimismoan" eta euskal herritarren errealitatetik urrun bizi dela EAJ
Laura Garridok (PP) hedabideen aurrean adierazi duenez, Aberri Egunean "betiko diskurtsoa" izan zuen EAJk. "Jauzi kualitatibo bati buruz hitz egin zuten, eta jauzi horrek euskal herritarrei mesede egingo ote dien galdetu nahi diet, kontuan izanda independentzia ez dagoela euskal herritarren lehen kezken artean", esan du.
Eibar Memoria Demokratikorako Leku da, ofizialki, gaurtik
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako ebazpenak jasotzen duenez, "Eibarko hiriak Memoria Demokratikoaren Leku gisa aitortzeko oinarriak biltzen ditu, errepublikaren legezkotasunaren defentsa aktiboaren nahiz nazioarteko zuzenbide humanitarioaren urraketa larrien agertoki izan baita".
Arkaitz Rodriguez: "EH Bildu ez da hurrengo hauteskundeetan pentsatzen ari, hurrengo belaunaldietan baizik"
Koalizio subiranistako Ekintza Politikoko idazkariak EAJri erreferentzia eginez esan duenez, "penatuta entzuten ditugu hainbat adierazpen, ezin dugu ulertu nola dagoen kezkatuago dagoenik oraindik urtebete luze barru izango diren hauteskundeekin, herritarren arazoei konponbideak ematearekin baino".
Rajoyren Gobernuko Barne Ministerioko buruzagitza akusatuen aulkian eseriko da gaurtik aurrera, Kitchen auziagatik
Fernandez Diaz Barne Ministerioaren buru zen, Fiskaltzaren arabera, 2013an Gurtel auziko frogak lortzeko Luis Barcenas PPko diruzain ohiaren esku "legez kontrako inteligentzia operazio bat" egitea pentsatu zutenean, eta, horrela, epailearen esku geratzea "saihesteko".
Estebanek Ayusori erantzun dio "katetada" bere "aldarrikapen nazional nagusia kaña bat hartzea" dela eta Otegik "zureen ekarpena Gernikan Condor Legioa" izan zela
Isabel Diaz Ayuso Madrilgo Erkidegoko presidenteak Picassoren Gernika Euskadira aldi baterako eramateko "asmo nazionalistak" kritikatu ditu ordu batzuk lehenago, "katetada" direla esanez.
PPk eta UPNk, EH Bilduk Iruñean egin duen ekitaldiaren harira: "Nafarroa ez da inoiz euskalduna izango"
Sayasen esanetan, Nafarroa "forala eta espainiarra da historikoki, ordenamendu juridikoak hori diolako eta, batez ere, nafar gehienen nahia hori delako". Bestalde, Ibarrolak nabarmendu du UPNk bermatzen duela "Nafarroa euskal errepublikaren parte ez izatea".
Ertzaintzaren aurkako pintaketa gehiago egin dituzte Amurrion
Amurrioko futbol zelaian azaldu dira oraingoan pintaketak, eta agente bat seinalatu dute. Segurtasun Sailak gaitzetsi egin du gertatutakoa, eta salatu du horrelakoek zuzenean erasotzen dietela bizikidetzaren eta demokraziaren balioei.
EH Bai: "Euskal Herria nazio bat dela eta erabakitzeko eskubidea duela aldarrikatu dugu Aberri Egunean"
Baionan egin duen ekitaldian, Euskal Herria Baik nabarmendu du beste nazio batzuek duten eskubide berdinak izan behar dituela Euskal Herriak ere, "nazio bat delako".