Osakidetza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Osasun Ituna ixteko Jaurlaritzak duen "konpromisoa erakusteko unea iristear" dela uste du EH Bilduk

Koalizio abertzalearen arabera, "une erabakigarria da honakoa euskal osasun zerbitzua indartzeko" eta "dinamika pribatizatzaileari buelta emateko". Horregatik, EH Bilduk "irmoki" inplikatzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari, eta baita EAJri eta PSE-EEri ere.

OSAKIDETZA-HOSPITAL OSPITALEA-IREKIA-MIKEL-ARRAZOLA.JPG
Osakidetza. Artxiboko irudia

Osasun Itunerako emendakinei azken ukituak ematen ari da EH Bildu. Koalizioaren helburua da zerbitzuaren "dinamika pribatizatzaileari buelta" eman eta "Osakidetza publiko eta indartsua" eraikitzea

Gaur zabaldutako ohar batean, Euskal Osasun Zerbitzuaren lankidetza publiko-pribatuaren inguruko hainbat zuzenketa aurkeztuko dituela jakinarazi du EH Bilduk.  "Une erabakigarria da hau euskal osasun zerbitzua indartzeko", dio idatziak.

Koalizio  independentistaren ustez, Eusko Jaurlaritzak "Osakidetza publikoarekin duen konpromisoa erakutsi" behar du, eta, horregatik, datorren astekoak "ordu erabakigarriak" izango dira Osasun Itunari begira.

Hori horrela, zerbitzua hobetzeko "ezinbesteko egiturazko neurriak" hartzeko eskatu du; besteak beste, "itxaron-zerrendak murriztea, Osakidetzari behar dituen baliabideak ematea eta bertako profesionalentzako lan-baldintza duinak bermatzea".

Koalizioak datozen egunetan aurkeztuko dituen zuzenketek "zerbitzu publikoarekiko konpromiso irmoa eta egungo dinamika pribatizatzailea iraultzeko beharra" jasoko dituzte.

"Zerbitzuen horniduran eta kudeaketan ESIen arteko desberdintasunekin amaitzea, osasun-arretan berdintasuna bermatuko duen eredu publikoa sustatuz (...) Zerbitzuen hornikuntza zuzena lehenestea, kanporatzeak lehengoratuz eta eraginkortasuna, ekitatea eta kalitatea bermatuz", nabarmendu du EH Bilduk.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X