Gobernuko kideek babestu dute Osasun Ituna; oposiziokoek, aldiz, kritikatu
Ostiralean sinatutako Osasun Itunaren inguruko debatea ez da eten. Gobernuko kideek akordioa babestu duten arren, oposizioak gogor kritikatzen jarraitzen du.
Osasun Itunaren Mahaiaren bilera, Bilbon. Argazkia: Europa Press.
Ostiralean sinatutako Euskadiko Osasun Itunaren inguruko eztabaida ez da eten. EAJk "gehiengoaren babesa" azpimarratu du; EH Bilduk, berriz, "osasunarekin negozioa egin nahi dutenen interesak ordezkatzea" egotzi dio Jaurlaritzari.
Ordezkari politikoek jarraitzen dute Osasun Itunaren inguruan hitz egiten. EAJk eta PSOEk pozik agertu dira akordioarekin. Bien bitartean, oposiziak gogor kritikatzen jarraitzen du.
EAJ: "Arrakasta"
Joseba Diez Antxustegi EAJko legebiltzarkide taldeko bozeramaile eta Euzkadi Buru Batzarreko burukideak arrakastatzat jo du Osasun Ituna.
Hala ere, "etsipena" agertu du EH Bilduk "osasunarekin konpromiso argirik ez duelako", eta parte hartzeko "mailarik ez izatea" egotzi dio.
"Osasunari buruz hitz egiten dugunean, ez du balio anbiguotasunak, ez du balio hitz-jokoetan galtzeak. Osasunak kezkatzen bagaitu, osasunarekin konpromiso argia izan behar dugu, eta Bilduk ez du konpromiso hori izan", azpimarratu du Diez Antxustegik.
EH BILDU: "Interesak eta negozioa"
Bestalde, Xabi Astigarraga EH Bilduko legebiltzarkideak esan du "desadostasun sakonak" dituztela Osasun Itunaren inguruan.
Legebiltzarkideak azpimarratu duenez, "akordio honekin egiaztatzen da" EAJk ez duela lortu "osasun sistema blindatzea". Gainera, Astigarragak esan du Eusko Jaurlaritza "PPren eta Confebasken babesarekin" geratu dela, "osasunarekin negozioa egin nahi dutenen interesak ordezkatuz".
PSE-EE: "Akordio ona"
Adrian Fernandez PSE-EEko ordezkariak, aldiz, esan du bere alderdia "pozik" dagoela "akordio ona" deritzonarekin.
Hala eta guztiz ere, langileen eskubideak hizkuntza eskubideen aurretik daudela nabarmendu du: "Hizkuntza-eskubideen eta langileen eskubideen arteko talka sortzen den lekuetan, beti lehenetsi behar dira (langileen eskubideak)".
PP: "Inposaketa ideologikoa"
Azkenik, Ana Morales Alderdi Popularreko legebiltzarkideak kritikatu du "euskararen ideologia eta inposizioa baliabideen kudeaketa eraginkorraren gainetik jartzen jarraitzen dutela".
Gainera, Osasun Ituna "oso labur" geratu dela salatu du, besteak beste, zainketa aringarrietan edo espazio soziosanitarioan; izan ere, popularrek funtsezkotzat jotzen dituzte.
Zure interesekoa izan daiteke
Abalos, Koldo Garcia eta Aldamaren aurkako epaiketa hasi da, maskarak iruzurrez erostea egotzita
Fiskaltzak eskatu du ministro ohiari 24 urteko espetxe-zigorra ezartzea; 19 urte, Garciari, eta 7 urte, Aldamari. 70 lekuko baino gehiago agertuko dira Auzitegi Gorenean.
Ikerketa batzordeak bertan behera utzi du Cerdanen emaztearen agerraldia, osasun arazoengatik deklaratzeari uko egin baitio
Erabaki hori gorabehera, txostenak "zalantzak sortu dizkie", batzordeko presidenteak esan duenez, baina "kontuz ibiltzeko moduko gai bat" dela iritzita, deklarazioa bertan behera uztea erabaki dute, bai eta Cerdanen emazteak aurkeztutako agiriari buruzko txosten "juridikoak" eta beste mediku batzuren "osasun txostenak" biltzea ere.
Epaiketa bertan behera uztea eskatu dute Kitchen auziko akusatuen abokatuek, intrukzioan akatsak izan direla argudiatuta
Lehen saioan, aurretiko gaiei helduta, hamar akusatuen abokatuek galdegin dute bertan behera utz dezatela Mariano Rajoyren Gobernuaren garaiko Barne Ministerioaren buruzagitzaren aurkako epaiketa.
PPk kritikatu du "biktimismoan" eta euskal herritarren errealitatetik urrun bizi dela EAJ
Laura Garridok (PP) hedabideen aurrean adierazi duenez, Aberri Egunean "betiko diskurtsoa" izan zuen EAJk. "Jauzi kualitatibo bati buruz hitz egin zuten, eta jauzi horrek euskal herritarrei mesede egingo ote dien galdetu nahi diet, kontuan izanda independentzia ez dagoela euskal herritarren lehen kezken artean", esan du.
Eibar Memoria Demokratikorako Leku da, ofizialki, gaurtik
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako ebazpenak jasotzen duenez, "Eibarko hiriak Memoria Demokratikoaren Leku gisa aitortzeko oinarriak biltzen ditu, errepublikaren legezkotasunaren defentsa aktiboaren nahiz nazioarteko zuzenbide humanitarioaren urraketa larrien agertoki izan baita".
Arkaitz Rodriguez: "EH Bildu ez da hurrengo hauteskundeetan pentsatzen ari, hurrengo belaunaldietan baizik"
Koalizio subiranistako Ekintza Politikoko idazkariak EAJri erreferentzia eginez esan duenez, "penatuta entzuten ditugu hainbat adierazpen, ezin dugu ulertu nola dagoen kezkatuago dagoenik oraindik urtebete luze barru izango diren hauteskundeekin, herritarren arazoei konponbideak ematearekin baino".
Rajoyren Gobernuko Barne Ministerioko buruzagitza akusatuen aulkian eseriko da gaurtik aurrera, Kitchen auziagatik
Fernandez Diaz Barne Ministerioaren buru zen, Fiskaltzaren arabera, 2013an Gurtel auziko frogak lortzeko Luis Barcenas PPko diruzain ohiaren esku "legez kontrako inteligentzia operazio bat" egitea pentsatu zutenean, eta, horrela, epailearen esku geratzea "saihesteko".
Estebanek Ayusori erantzun dio "katetada" bere "aldarrikapen nazional nagusia kaña bat hartzea" dela eta Otegik "zureen ekarpena Gernikan Condor Legioa" izan zela
Isabel Diaz Ayuso Madrilgo Erkidegoko presidenteak Picassoren Gernika Euskadira aldi baterako eramateko "asmo nazionalistak" kritikatu ditu ordu batzuk lehenago, "katetada" direla esanez.
PPk eta UPNk, EH Bilduk Iruñean egin duen ekitaldiaren harira: "Nafarroa ez da inoiz euskalduna izango"
Sayasen esanetan, Nafarroa "forala eta espainiarra da historikoki, ordenamendu juridikoak hori diolako eta, batez ere, nafar gehienen nahia hori delako". Bestalde, Ibarrolak nabarmendu du UPNk bermatzen duela "Nafarroa euskal errepublikaren parte ez izatea".
Ertzaintzaren aurkako pintaketa gehiago egin dituzte Amurrion
Amurrioko futbol zelaian azaldu dira oraingoan pintaketak, eta agente bat seinalatu dute. Segurtasun Sailak gaitzetsi egin du gertatutakoa, eta salatu du horrelakoek zuzenean erasotzen dietela bizikidetzaren eta demokraziaren balioei.