'CERDAN AUZIA'

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Santos Cerdanek helegitea aurkeztu du ezarri dioten espetxeratzearen aurka

PSOEko Antolakuntza idazkari ohiak apelazio helegitea aurkeztu du Auzitegi Gorenean, bera ustezko ustelkeria sarean nahasteko froga nahikorik ez dagoela argudiatuta.

MADRID, 12/06/2025.- El diputado socialista Santos Cerdán durante el pleno celebrado este jueves en la Cámara Baja. EFE/ Borja Sanchez-Trillo

Santos Cerdan, Diputatuen Kongresuan, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Santos Cerdan PSOEko Antolakuntza idazkari izandakoak apelazio helegitea aurkeztu du Auzitegi Gorenean, eta berehala aske utz dezaten eskatu du, argudiatuta bera espetxera sartzeko zantzu nahikorik ez dagoela. 

Leopoldo Puente 'Koldo auzi'ko instrukzio epailearen arabera, obra publikoak esleitzearen truke eraikuntzako enpresei komisioak kobratzen omen zizkien sarearen buruzagia Cerdan zen. 

Puente epaileak hainbat delitu leporatu dizkio: talde kriminaleko kide izatea, eroskeria eta influentzia trafikoa. Pasa den ekainaren 30ean deklarazioa hartu ondoren, Cerdan behin-behinean espetxeratzea agindu zuen, delitua egin izanaren "hainbat zantzu" eta frogak suntsitzeko eta ihes egiteko aukera zegoela argudiatuta. 

Zure interesekoa izan daiteke

El Gobierno vasco sigue sin respuesta a sus peticiones sobre el traslado del ‘Guernica’
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Begirada aldaketa” eskatu du Bengoetxeak, “Gernika” “berme guztiekin” lekualdatzeko

Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Kultura sailburuak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak ez du oraindik "Gernika" lekuz aldatzeko eskaerari buruzko erantzunik jaso. Eusko Jaurlaritzak Picassoren obra Euskadira kontserbazio "berme guztiekin" eramateko baldintza egokiak ezagutzea baino ez duela eskatzen adierazi du. Bien bitartean, EAJk astearte honetan eramango du eztabaida Senatura, Kultura ministroari azalpenak eskatzeko.

MADRID, 07/03/2026.- Víctor Ábalos, hijo del exministro José Luis Ábalos, atiende a los medios este martes en los alrededores del Tribunal Supremo donde ha sido llamado a declarar como testigo en el juicio contra Ábalos, su exasesor Koldo García y el empresario Víctor de Aldama por el caso de las mascarillas, una presunta trama de corrupción para lucrarse con material sanitario durante la pandemia. EFE/Sergio Pérez
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Abalosen semeak ukatu egin du aitaren diru funtsak kudeatu izana: "Nik ez dut klabean hitz egiten; ez aitarekin, ez inorekin ere"

Astearte honetan hasi da garraio ministro ohiaren, haren aholkulari Koldo Garciaren eta Victor de Aldamaren aurkako epaiketa. Pandemiaren garaian, musukoak erosteko lehiaketa publikoen bidez eskupekoak jasotzea leporatuta, 24 urte arteko kartzela zigorrak eskatu ditu Fiskaltzak. Bi astez luzatuko da epaiketa, eta 80 lekukotik gora daude deklaratzera deituta.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X