Gasteizko Udalak hiru urtean babestutako 3.000 etxebizitza eraikitzeko plana iragarri du
PSE-EEk eta EAJk osatzen duten Udal Gobernuak Arabako hiriburuko hainbat gune tentsio handiko eremu izendatzeko eskaera onartu duen egun berean jakinarazi du alkateak etxebizitza babestuak eraikitzeko plana.
Gasteizko Udalak datozen hiru urteotan babestutako 3.000 etxebizitza eraikitzeko plana iragarri du. Horietatik % 53 alokairura bideratzea da asmoa. Maider Etxebarria hiriko alkateak egin du iragarpena, Politika Orokorreko Bilkuraren lehen saioan (gaur eta bihar egingo da).
PSE-EEk eta EAJk osatzen duten Udal Gobernuak Arabako hiriburuko hainbat gune tentsio handiko eremu izendatzeko eskaera onartu duen egun berean jakinarazi du alkateak etxebizitza babestuak eraikitzeko plana. Zehazki, alde zahar osoa, Abetxuku, Aretxabaleta, Armentia, Betoño, Ali eta Gardelegi izendatu nahi dituzte tentsio handiko gune: denera, 256.000 herritar bizi dira hor, biztanleria osoaren % 97,9.
Bere hitzartzean —politika orokorreko bilkura batean hitz egiten duen lehen aldia izan da—, alkateak azpimarratu du etxebizitzarena dela hiritarren kezka eta arazo nagusienetakoa. Datuak ere eman ditu: batez beste, herritarrek euren errentaren % 30,6 bideratzen dute alokairura eta oinarrizko beharrizanak ordaintzera. Azken bost urteotan, etxebizitzen prezioa % 27,5 hazi da, eta alokairuak, berriz, % 21,3 egin du gora.
Babestutako 3.000 etxebizitzak "lankidetza publiko-pribatuaren emaitza" direla ere nabarmendu du buruzagi sozialistak. Azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzarekin akordio bat itxiko dute Zabalganan, Salburuan, Ibaiondon eta Abetxukun 950 etxebizitza eraikitzeko. 1.383, berriz, ekimen pribatuko etxebizitza sozialak eta tasatuak izango dira, eta 642 iaz izenpetutako akordio baten barruan eraikiko dira, Salburuan.
"Mugikortasun agenteak"
Segurtasunaz ere hitz egin du alkateak, eta gai hori ere kokatu du herritarren kezka nagusien artean. Salatu du hainbat alderdi politikok “segurtasun ezaren narratiba” ezarri nahi dutela, etekin politikoa ateratzeko. “Beldurra erabiltzen dute, botoak lortzeko”.
Gasteiz “Euskadiko hiriburu seguruena” eta “Espainiako seguruenetakoa” dela esan ondoren, erantsi du neurri gehiago hartuko dituztela, segurtasun hori areagotzeko. Hala, “mugikortasun agentearen figura” sortuko da. Orain arte Udaltzainak aritu dira segurtasuna bermatzeko lanetan, baina aurrerantzean poliziak ez diren beste langile batzuen esku egongo da ardura hori. Arkautiko Akademian jasoko dute formakuntza.
“Greba karrusela”
Bestalde, bere ezinegona agertu du azken hilabeteotan Gasteizko hainbat udal-zerbitzutan izandako “greba karrusel amaigabea” dela eta. Zentzu horretan, kritikatu du hainbat sindikatuk mobilizazioen “erabilera politikoa” egiten dutela, eta gobernuaren aurkako “higatze estrategia” baten barruan kokatu ditu protestak.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikerketa batzordeak bertan behera utzi du Cerdanen emaztearen agerraldia, osasun arazoengatik deklaratzeari uko egin baitio
Erabaki hori gorabehera, txostenak "zalantzak sortu dizkie", batzordeko presidenteak esan duenez, baina "kontuz ibiltzeko moduko gai bat" dela iritzita, deklarazioa bertan behera uztea erabaki dute, bai eta Cerdanen emazteak aurkeztutako agiriari buruzko txosten "juridikoak" eta beste mediku batzuren "osasun txostenak" biltzea ere.
Epaiketa bertan behera uztea eskatu dute Kitchen auziko akusatuen abokatuek, intrukzioan akatsak izan direla argudiatuta
Lehen saioan, aurretiko gaiei helduta, hamar akusatuen abokatuek galdegin dute bertan behera utz dezatela Mariano Rajoyren Gobernuaren garaiko Barne Ministerioaren buruzagitzaren aurkako epaiketa.
PPk kritikatu du "biktimismoan" eta euskal herritarren errealitatetik urrun bizi dela EAJ
Laura Garridok (PP) hedabideen aurrean adierazi duenez, Aberri Egunean "betiko diskurtsoa" izan zuen EAJk. "Jauzi kualitatibo bati buruz hitz egin zuten, eta jauzi horrek euskal herritarrei mesede egingo ote dien galdetu nahi diet, kontuan izanda independentzia ez dagoela euskal herritarren lehen kezken artean", esan du.
Eibar Memoria Demokratikorako Leku da, ofizialki, gaurtik
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako ebazpenak jasotzen duenez, "Eibarko hiriak Memoria Demokratikoaren Leku gisa aitortzeko oinarriak biltzen ditu, errepublikaren legezkotasunaren defentsa aktiboaren nahiz nazioarteko zuzenbide humanitarioaren urraketa larrien agertoki izan baita".
Arkaitz Rodriguez: "EH Bildu ez da hurrengo hauteskundeetan pentsatzen ari, hurrengo belaunaldietan baizik"
Koalizio subiranistako Ekintza Politikoko idazkariak EAJri erreferentzia eginez esan duenez, "penatuta entzuten ditugu hainbat adierazpen, ezin dugu ulertu nola dagoen kezkatuago dagoenik oraindik urtebete luze barru izango diren hauteskundeekin, herritarren arazoei konponbideak ematearekin baino".
Rajoyren Gobernuko Barne Ministerioko buruzagitza akusatuen aulkian eseriko da gaurtik aurrera, Kitchen auziagatik
Fernandez Diaz Barne Ministerioaren buru zen, Fiskaltzaren arabera, 2013an Gurtel auziko frogak lortzeko Luis Barcenas PPko diruzain ohiaren esku "legez kontrako inteligentzia operazio bat" egitea pentsatu zutenean, eta, horrela, epailearen esku geratzea "saihesteko".
Estebanek Ayusori erantzun dio "katetada" bere "aldarrikapen nazional nagusia kaña bat hartzea" dela eta Otegik "zureen ekarpena Gernikan Condor Legioa" izan zela
Isabel Diaz Ayuso Madrilgo Erkidegoko presidenteak Picassoren Gernika Euskadira aldi baterako eramateko "asmo nazionalistak" kritikatu ditu ordu batzuk lehenago, "katetada" direla esanez.
PPk eta UPNk, EH Bilduk Iruñean egin duen ekitaldiaren harira: "Nafarroa ez da inoiz euskalduna izango"
Sayasen esanetan, Nafarroa "forala eta espainiarra da historikoki, ordenamendu juridikoak hori diolako eta, batez ere, nafar gehienen nahia hori delako". Bestalde, Ibarrolak nabarmendu du UPNk bermatzen duela "Nafarroa euskal errepublikaren parte ez izatea".
Ertzaintzaren aurkako pintaketa gehiago egin dituzte Amurrion
Amurrioko futbol zelaian azaldu dira oraingoan pintaketak, eta agente bat seinalatu dute. Segurtasun Sailak gaitzetsi egin du gertatutakoa, eta salatu du horrelakoek zuzenean erasotzen dietela bizikidetzaren eta demokraziaren balioei.
EH Bai: "Euskal Herria nazio bat dela eta erabakitzeko eskubidea duela aldarrikatu dugu Aberri Egunean"
Baionan egin duen ekitaldian, Euskal Herria Baik nabarmendu du beste nazio batzuek duten eskubide berdinak izan behar dituela Euskal Herriak ere, "nazio bat delako".