NAFARROAKO PARLAMENTUA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

EH Bilduko Irati Jimenez izango da Nafarroako esleipen publikoak ikertuko dituen batzordearen burua

Pedro Gonzalez (UPN) izango da presidenteordea, eta Idazkaritza, berriz, Blanca Regulezen (Geroa Bai) ardura izango da. 

Unai Uhalde eta Irati Jimenez. Argazkia: EITB

Irati Jimenez EH Bilduren parlamentariak zuzenduko du Nafarroako Gobernuak azken lau legealdietan egindako lanen esleipenak ikertuko dituen batzordea. Gaur Foru Parlamentuan egin den saioan izendatu dute batzorde horretako presidente koalizio abertzaleko ordezkaria, bere taldearen eta PSNren babesarekin.

Saio berean, UPNk Pedro Gonzalez proposatu du hautagai gisa, eta PPNren eta Talde Mistoaren (Vox) babesa jaso du. Hala ere, babes horien batura ez da nahikoa izan batzordeburu izateko, eta, beraz, Presidenteordetza hartuko du. Geroa Baik, bere aldetik, Blanca Regulez aurkeztu du hautagai gisa, eta bere taldearen eta Contigo-Zurekin taldeen babesarekin, hartuko du mahaiaren Idazkaritzaren ardura.

Organoaren osaketari dagokionez, UPN, PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarioek bina ordezkari dituzte. PPN, Contigo-Zurekin eta Talde Mistoak (Vox) ordezkari bana dute talde bakoitzeko.

UPNk Javier Esparza eta Pedro Gonzalez izendatu ditu batzordean; PSNk Javier Lecumberri eta Ainhoa Unzu izango ditu ordezkari; EH Bilduk Adolfo Araiz eta Irati Jimenez; eta, Geroa Baik, Pablo Azcona eta Blanca Regulez. 

PPNri dagokionez, berriz, Javier Garcia izango da ordezkaria, eta Irene Royo eta Maribel Garcia Malo izango dira ordezkoak. Contigo-Zurekin taldeak Miguel Garrido aukeratu du, eta Emilio Jimenez izango da Talde Mistoaren ordezkaria.

Kideak izendatuta eta batzordea eratuta, lanean hasteko moduan da taldea. Aurreiskupenen arabera, hainbat hilabete beharko dituzte esleipenak aztertu eta ondorioak ateratzeko. 

Zure interesekoa izan daiteke

MADRID, 07/03/2026.- Víctor Ábalos, hijo del exministro José Luis Ábalos, atiende a los medios este martes en los alrededores del Tribunal Supremo donde ha sido llamado a declarar como testigo en el juicio contra Ábalos, su exasesor Koldo García y el empresario Víctor de Aldama por el caso de las mascarillas, una presunta trama de corrupción para lucrarse con material sanitario durante la pandemia. EFE/Sergio Pérez
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Abalosen semeak ukatu egin du aitaren diru funtsak kudeatu izana: "Nik ez dut klabean hitz egiten, ez aitarekin ez inorekin"

Astearte honetan hasi da garraio ministro ohiaren, haren aholkulari Koldo Garciaren eta Victor de Aldamaren aurkako epaiketa. Pandemiaren garain, musukoak erosteko lehiaketa publikoetatik irabaziak ateratzea leporatuta, 24 urte arteko kartzela zigorrak eskatu ditu fiskaltzak. Bi astez luzatuko da epaiketa, eta 80 lekukotik gora daude deklaratzera deituta.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X