Albiste da
Real-Athletic derbia, zuzenean EITB |
TRANSFERENTZIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizarte Segurantza eta sare elektrikoko inbertsioak aztergai, Pradalesen eta Sanchezen astearteko bilera

Transferentzien Aldebiko Batzordea berriro elkartuko da uztailaren 15ean, Madrilen. Gizarte Segurantzaren erregimen ekonomikoaren eta enplegu-politika pasiboen blokearen lehen paketearen transferentzian aurrera egitea espero du Jaurlaritzak. 

pradales-sanchez-efe

Sanchez eta Pradales, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Gizarte Segurantzaren erregimen ekonomikoaren transferentziarekin eta industriaren etorkizuna bermatzeko sare elektrikoetan egindako inbertsioarekin lotutako gaiak aztertuko dituzte Imanol Pradales lehendakariak eta Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak datorren astean elkarrekin egin behar duten batzarrean.

Aldebiko Lankidetza Batzordeak uztailaren 15erako deituta duen bileran elkartuko dira bi gobernuburuok, eta aipatutako bi gai horiez gain, migrazioaren kudeaketa, Europako Makroeskualde Atlantikoaren sorrera, euskararen ofizialtasuna Europan eta Euskadiren konektibitatea ere izango dituzte mintzagai. Bilera Madrilen egingo da. 

Azkenekoz, iazko azaroan bildu zen Aldebiko Lankidetza Batzordea, eta, orduko hartan, bi eskumen transferitzea adostu zuten: itsasertzaren kudeaketa eta zinematografia eskuduntzak. Gaienra, Makroeskualde Atlantikoa eta Europan euskararen ofizialtasuna bultzatzeko konpromisoa hartu zuten bi aldeek. 

Pradalesek esan zuen hilaren 15eko bilera horretara "lanak ondo eginda" iristea eta batzarretik "akordio politikoekin" ateratzea espero duela. 

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sanchezek "gerrari ez" leloa defendatu du, eta adierazi du ez dela Trumpen "errepresalien beldur"

AEBk eta Israelek Irani egindako erasoaren harira egindako adierazpen instituzional batean, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak azpimarratu du Espainiaren jarrera argia dela: nazioarteko zuzenbidea ez errespetatzea arbuiatzea eta iraganeko akatsetan erortzea saihestea. Ohartarazi duenez, Espainia "ez da munduarentzat txarra den zerbaiten konplize izango, baten baten errepresalien beldurragatik soilik".

Jauregi Trump
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jauregik uste du Trumpek "oztopoak" izango lituzkeela Espainiarekiko merkataritza harremanak eteteko, Europa "merkatu bakarra" delako

Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuak Euskadi Irratian esan du Trumpek "zail" izango lukeela Espainiaren kontrako merkataritza blokeoa aplikatzeko, Europa "merkatu bakarra" delako. Europaren indarra "batasunean" dagoela nabarmendu du. Hala ere, adierazi du AEBko Gobernuak "neurri indibidualekin min egin dezakeela".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X