Transferentzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Itsasertzaren kudeaketa eta zinematografia, Eusko Jaurlaritzaren esku

Espainiako Estatuko Aldizkari Ofizialean, gaur argitaratu dute Espainiako Gobernuak bi eremu horien eskuduntza Eusko Jaurlaritzaren gain uzteko erabakia. Zinematografiaren eta ikus-entzunezko jardueraren eskumen aldaketa urtarrilaren 1ean burutuko da, eta itsasertzaren kudeaketarena apirilaren 1ean.
"Sacamantecas" pelikularen filmatze lanak, Gasteizen. Argazkia: EITB Media.
"Sacamantecas" pelikularen filmatze lanak, Gasteizen. Argazkia: EITB Media.

Gaur, abenduak 30, argitaratu dute, BOE Espainiako Aldizkari Ofizialean, Espainiako Gobernuak itsasertzaren kudeaketa eta zinematografia eskuduntzak Eusko Jaurlaritzaren esku uzteko erabakia; indarrean daude, beraz, eta urtarrilaren 1ean eta apirilaren 1ean burutuko da prozesua, hurrenez hurren.

Zinematografia eta ikus-entzunezko jardueraren eta itsasertzaren kudeaketa eta antolamenduaren eskumen aldaketa Felipe VI.a Espainiako erregeak eta Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak sinatutako bi errege dekretutan ofizialdu dute.  

Horrela adostu zuten joan den astean, Transferentzien Batzorde Mistoaren bileran, Estatuko Administrazioak eta Eusko Jaurlaritzak, Angel Victor Torres Espainiako Lurralde Politika eta Memoria Demokratikoko ministroa presidente zela eta, Eusko Jaurlaritzaren izenean, Maria Ubarretxena Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua saioan zegoela.

Itsasertzaren kudeaketa eta ordenamenduari dagokienez, Estatuko Administrazio Orokorrak betetzen zituen hainbat funtzio eta zerbitzu hartuko ditu bere gain Euskadik, administrazio, ikuskapen eta zehatzeko ahalmenaren esparruetakoak.  

Horrez gain, Transferentzien Batzorde Mistoak 3069/1980 Errege Dekretuaren bidez Estatuko Administrazioak Euskadiren esku utzi zituen hainbat funtzio zabaltzea ere adostu du. Eremu hauetako funtzioak dira: fundazioak, kultura elkarteak, liburu eta liburutegiak, zinematografia, musika eta antzerkia, gazteria eta sustapen soziokulturala, ondare historiko-artistikoa eta kirola.

Akordio horri jarraituta, Autonomia Erkidegoaren ardura izango dira aurrerantzean hizkuntza dibertsitatea zabaltzeko jardueren laguntzen kudeaketarekin, ikus-entzunezko proiektuen garapenarekin eta euskararen ikus-entzunezko sustapenarekin lotutako hainbat funtzio.

Bestalde, Autonomia Erkidegoaren lana izango da gaztelania ez diren hizkuntza koofizialetako zinematografia eta ikus-entzunezkoak sustatzeko funtserako ekarpenen bilketa kudeatzea.

transferentziak-eusk transferentziak-eusk

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X