Kongresuak Gorenari jakinarazi dio 750.000 eurotik gora ordaindu zizkiola Abalosi, soldata eta dieta artean
'Koldo auziko' instrukzio epaileak egindako errekerimenduari erantzun dio horrela Diputatuen Kongresuak. Izan ere, Leopoldo Puente magistratuaren arabera, buruzagi sozialistaren kontu korronteetako zifrak ez zetozen bat Ogasunak emandako informazioarekin.
Jose Luis Abalos Auzitegi Gorenaren kanpoaldean. Artxiboko argazkia: EFE
Diputatuen Kongresuak Auzitegi Gorenari jakinarazi dio 751.421,56 euro ordaindu zizkiola Jose Luis Abalos Garraio ministro ohiari, soldata eta dieta artean, 2014tik 2024ra bitartean. Koldo auziko instrukzio epaile den Leopoldo Puenteren arabera, buruzagi sozialistaren bankuko kontuetako zifrak ez zetozen bat Ogasunak emandako informazioarekin. Hori dela eta, Gorenak errekerimendua egin zion Kongresuari.
Ogasunaren informazioa aintzat hartuta, Guardia Zibilaren UCO Unitate Zentral Operatiboaren txostenak jasotzen duen kopuru ia bera da (751.421,57 euro).
Guardia Zibilak ohartarazi zuen Abalosen kontu korronteetan 79.841,74 euroko diru-sarrerak ageri zirela tarte horretan.
Zifra dantza horrek bultzatu zuen instrukzio epailea Kongresuari informazioa eskatzera.
Kongresuak bidalitako informazioaren artean, bidaia gastuak ere jasotzen dira, 2745,26 guztira.
Abalosek PSOEri egindako dohaintzetan ere datu kontrajarriak hautematen zituen Guardia Zibilak. Ogasunaren arabera, 44 729,29 euro dohaintzan eman zizkion alderdiari, baina bankuetako kontuek 8.471,36 euro baino ez zituzten islatzen. Hori dela eta, instrukzio epaileak informazioa eskatu zion PSOEri.
Zure interesekoa izan daiteke
Itziar Carrocera (EAJ) izendatu dute Santurtziko alkate, PSE-EEren bost boto zuriekin
Alkatetza "ilusioz" hartu du jeltzaleak, eta zailtasunez jakitun: "Dena emango dut herriaren alde lanean".
Lehendakariak urgentziaz deitu du Industria Defendatzeko Taldea, Irango gerragatik
Bilera datorren asteko asteazkenean izango da, lehendakariak aurreratu duenez, eta honako helburu hauek ditu: "etengabeko monitorizazio-mekanismoak aktibatzea, enpresa eta kluster guztiekiko koordinazioa indartzea eta kontingentzia neurrien pakete bat prestatzea, Ekialde Ertaineko gatazka hilabeteetan luzatuko balitz prest egoteko".
Espainiako Gobernuak guztiz gezurtatu du AEBko Armadarekin lankidetza adostu izana
Karoline Leavitt Etxe Zuriko bozeramaileak arratsaldean adierazi duenez, Espainiako Gobernua prest dago AEBko Armadarekin lan egiteko.
Lehendakariak esan du Belgika Euskadirentzat hainbat alorretan "aliatu bat" dela
Bart De Wever Belgikako lehen ministroarekin bildu da gaur Imanol Pradales lehendakaria Bruselan, eta hainbat alorretan bi herrialdeen arteko lankidetza aukerak ikusten ditu. Besteak beste, industria, euskararen ofizialtasuna eta Makroeskualde Atlantikoa aipatu ditu.
Abalosen eta Koldoren aurkako musukoen auziko epaiketa apirilaren 7an hasiko da, Auzitegi Gorenean
Funtzionario-eroskeria, eragimen-trafikoa, baliabideak bidegabe eralgitzea, erakunde kriminala, lehen eskuko informazioaz baliatzea, faltsukeria eta prebarikazio delituengatik epaituko dituzte.
Estatuak 1976ko Gasteizko sarraskian izan zuen papera aitortzea baztertu du Senatuak, eztabaida gogor batean
Tentsioa areagotu egin da Josu Estarrona EH Bilduren senatariak, PPren aulkiari begira eta ukabila gora zuela, hau esan duenean: "Hil ezin izan zenituzten langileen bilobak gara!". Javier Arenasek (PP) Estarronaren esaldia kentzeko eskatu dio presidenteari, eta Javier Maroto Senatuaren presidenteordeak onartu egin du eskaera.
AEBren eta Iranen arteko gatazka baretzeko "batasunetik" lan egiteko eskatu dio Pradalesek EBri
Imanol Pradales lehendakariak AEBren eta Iranen arteko gatazka baretzeko "batasunetik eta ahots bakarrarekin" lan egiteko eskatu dio Europar Batasunari, eta aldez aurretik estatuek bat egin beharko dute, "Europan zatiketa ez delako positiboa".
Feijoo Aitor Estebanekin bildu da: "Niri Gernikako Estatutua bere horretan gustatzen zait"
PPren presidenteak adierazi du kezkaturik dagoela “Bilduk sinatuko” omen duen erreforma dela eta. EAJko iturriek, bestalde, bi buruek bilera izan dutela baieztatu diote EITBri. "Alderdi demokratiko guztiekin" egin ohi dituela bilerak adierazi dute, eta ez dute edukiari buruzko zehaztasunik eman.
Sanchezen agerraldia, bost titularretan
Pedro Sanchezek 2003an Iraken inbasioarekin ezagun egin zen "gerrari ez" leloa berreskuratu du Ekialde Hurbileko gatazkaren aurrean, eta ohartarazi du Espainia ez dela izango munduarentzat txarra den zerbaiten konplize, bakarren baten errepresalien beldur, Donald Trumpi erreferentzia eginez.
Sanchezek "gerrari ez" leloa defendatu du, eta adierazi du ez dela Trumpen "errepresalien beldur"
AEBk eta Israelek Irani egindako erasoaren harira egindako adierazpen instituzional batean, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak azpimarratu du Espainiaren jarrera argia dela: nazioarteko zuzenbidea ez errespetatzea arbuiatzea eta iraganeko akatsetan erortzea saihestea. Ohartarazi duenez, Espainia "ez da munduarentzat txarra den zerbaiten konplize izango, baten baten errepresalien beldurragatik soilik".