Mikel Torresek uste du Sanchezek borondatea duela Diazen Ministerioak kudeatutako transferentzietan oztopoak gainditzeko
Lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuaren arabera, Lan Ministerioaren egungo kudeaketak konpondu beharreko erronkak ditu aurretik, baina atzo Bitariko Batzordean lortutako akordioek etorkizunerako "ate garrantzitsuak" irekitzen dituela iritzi dio.
Mikel Torres lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak onartu du egin berri den Aldebiko Batzordean ez direla espero ziren emaitzak lortu, eta Yolanda Diazek zuzentzen duen Lan Ministerioari egotzi dio horren ardura. Nolanahi ere, baieztatu du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak baduela borondatea zintzilik geratu diren gai horietan aurrera egiteko.
Bilbon egindako aurkezpen batean, atzoko bileraren balorazioa positiboa egin du Torresek. Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak Itsas Salbamenduaren transferentzia ta Makineria Egiaztatzeko Zentroaren instalazioak EAEra ekartzea adostu zuten.
Gizarte Segurantzaren eskualdaketan ere aurrera egin zuten. Bi gobernuek kotizazio gabeko lau prestazio adostu zituzten (hiru familia-prestazio eta jaiotzagatiko sorospen berezia), baita eskola-aseguruaren prestazio ekonomikoen kudeaketa ere.
Adostasun horiek atea zabaltzeko balio izan badu ere, ez da helburua erabat bete, Jaurlaritzaren ustez, zintzilik geratu baita langabezian egoteagatik jasotzen diren prestazioen kudeaketa, eta langabezia agortzen denean jasotzen den laguntza kudeatzeko aukera.
Horren aurrean Torresek bi gobernuen arteko lankidetza nabarmendu du eta baikor agertu da, uste baitu atzo adostutakoak "ate garrantzitsua" irekitzen dio bereziki Gizarte Segurantzaren alorrean zintzilik geratu diren transferentziei.
Hala, Bitariko Batzordea urteko azken hiruhilekoan berriz bilduko dela jakinarazi du eta tarte horretan negoziazioek aurrera jarraituko dutela. Gaineratu duenez, errezeloak ez datoz bereziki PSOEren Gobernutik, eta Lan Ministerioak gainditu beharreko oztopoak dituela aurretik adierazi du.
Ildo beretik mintzatu da Radio Euskadiko mikrofonoen aurrean Marisol Garmendia Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkaria ere. Bertan, Pedro Sanchez presidentearen “borondatea” azpimarratu du autogobernuan aurrera egiteko. Hala, esan du Sumar "etxeko lanak egiten" ari dela eta ondorengo hilabeteetan akordioak betetzeko negoziazioak areagotuko dituztela.
Zure interesekoa izan daiteke
Sanchez eta Feijooren bilera astelehen honetan, tentsio handiko une batean eta azken batzarretik hamar hilabetera
Segurtasun eta diplomazia estrategiari buruzko bilera izango da, eta bilera-sortak aurrera jarraituko du asteartean, Sumarrekin eta ERCrekin, eta ostegunean, EH Bildurekin eta EAJrekin.
EH Bilduk "zorrotz" jarraituko du eraitsitako jauregiaren inguruko ikerketa, eta ustelkeria zantzurik egonez gero, ardurak eskatuko ditu
Iker Casanova EH Bilduren Bizkaiko bozeramaileak gogorarazi duenez, koalizioak salatu zuen Fiskaltzaren aurrean Irurak Bat jauregia eraitsi izana. Ikerketa martxan dagoenez, "zuhur" agertu da, baina hori bukatutakoan "zorrotz" arituko direla hitzeman du.
Ansolak berretsi du "irregulartasunik ez" zela izan eraitsitako jauregiaren kasuan, eta zinegotzi jeltzaleen errugabetasun-presuntzioa defendatu du
EAJren BBBko presidentea "harrituta" agertu da Ertzaintzak Getxoko udal bulegoak miatu dituela eta. Ansolak azpimarratu duenez, zinegotziak ez daude ikerketapean, baina EAJk "erabakiak hartuko lituzke" irregulartasunen bat edo etikoki portaera txarren bat ikusiko balu.
Lander Martinez: "Yolanda Diaz da gure aktiborik onena, eta bera izan da beti gure apustua"
Sumarreko euskal diputatuak adierazi du "mimoz" ari direla lanean alderdien artean "espazio bateratuak" eta "konfiantzazko espazioak" sortzeko, "maila instituzional bakoitzean boto-paper bakarra" egon dadin.
Elizalde: "Erakundeek eta herritarrek ez digute esker onik adierazi San Frantzisko eliza Martxoak 3 Memorialaren esku uzteagatik"
Gasteizko gotzaina kexu agertu da administrazio alorrean dagoen "moteltasun izugarria" tarteko, eta biktimen elkarteekin "tentsioa" dagoela aitortu, eta horrek "patronatu lasaia" edukitzea zailtzen duela erantsi du. Hala ere, "hainbeste urteren ostean" proiektu bat egotea positibotzat jo du, eta garrantzia kendu dio Memorialak 1976ko sarraskiaren urteurrenerako ateak ez irekitzeari.
Eskualdatzeke dauden transferentziak: zeintzuk dira eta zertan dira negoziazioak?
Ostiral honetan gauzatu diren bost eskualdaketez harago, Autonomia Estatutuak aitortutako beste 15 transferentzia falta ditu EAEk. Eskumenen nahas-mahasean ez galtzeko, honatx egin gabekoen zerrenda gaurkotua.
EH Bilduk “subiranotasunean jauzi bat" emateko beharra azpimarratu du
Gernikako Estatutua zaharkituta geratu dela dio Euskal Herria Bilduk, edukirik barik. Horregatik, subiranotasunean jauzi bat eman behar dela esan du Pello Otxandianok.
Estatutua betetzeko eskatu dio EAJk Espainiako Gobernuari: "Kitatu beharreko zorra da"
Maitane Ipiñazar EAJko Euzkadi Buru Batzarreko idazkariak "negoziatzeko modua aldatzeko" deia egin dio Espainiako Gobernuari, "ez delako egokia", eta negoziazio "ordenatuagoa" egitearen alde egin du.
Ubarretxena: "Urte luzetan itxita egon den Gizarte Segurantzaren atean zirrikitu bat zabaldu dugu etorkizunari begira"
Eusko Jaurlaritzako Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu sailburua "lasaiago" agertu da iaz adostutako bost eskumenak transferituta, eta gainerakoak negoziatzen jarraituko dutela azpimarratu du. Ez du uste Sanchezen gobernuarekin itxiko dituzten azken eskumenak izango direnik; nolanahi ere, "kezka" azaldu du balizko gobernu aldaketa batek negoziazioa zailduko lukeelako, batez ere tartean eskuin-muturra egonda.
Sumar atzean utzi eta PSOEtik aldendutako koalizio berri bat bultzatzeko deia egin du IUk
Yolanda Diaz kide duen Sumar Mugimendua alderdiak adierazi du garrantzitsuena ez direla izenak edo taldeak, "benetako funtsa" gobernatzen jarraitu ahal izatea baita.