Bilbo
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pintada batean, Aburtori "hiltzaile" izatea leporatu eta "heriotza okerrena" opa diote

Bilboko alkateak adierazi duenez, "kritika konstruktiboa beti da ona", baina "iraina, mehatxua, errespetu falta eta beste pertsona bati heriotza opatzea, justifikaezina izateaz gain, gizartearen kontrako mespretxua da".

Juan Mari Aburto Bilboko alkatearen aurkako pintaketa, Bilboko Prim kalean. Argazkia: @juanmariaburto

Juan Mari Aburto Bilboko alkatearen aurkako pintada bat agertu da gaur goizean Bizkaiko hiriburuko Prim kalean. Aburtok pintaketari erantzun dio sare sozialetan zabaldutako mezu batean: "aski da".

Kale horretako pareta batean, alkatearen abizena pintura beltzez eta modu desegokian idatzita, eta ortografia faltaren batekin, gzatelaniaz hutsean agertzen den mezuak honako hau dio: "Aburtu asesino, por logica la peor muuerte", agintariak sare sozialetan zabaldutako mezuarekin batera doan argazkiaren arabera.

Aburtok adierazi duenez, "kritika konstruktiboa beti da ona", baina "iraina, mehatxua, errespetu falta eta beste pertsona bati heriotza opatzea, justifikaezina izateaz gain, gizartearen kontrako mespretxua da".

"Horrela jokatzen duenari, arbuiorik handiena", erantsi du Bilboko alkateak.

 

Politikari buruzko albiste gehiago

Gehiago kargatu