Valentzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urgentziaz ospitaleratu dute Jose Maria Angel GOIDIko komisionatu ohia, bere buruaz beste egiten saiatu ostean

Komisionatu izateari uko egin zion, duela 43 urte funtzionario mailaz igotzeko erabili zuen titulazioari buruzko polemika piztu ondoren.

La ministra de Ciencia y Universidades y secretaria general del PSPV-PSOE, Diana Morant (c), junto a José María Ángel (i)



REMITIDA / HANDOUT por DIANA MORANT EN SU CUENTA DE X

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

31/7/2025

Jose Maria Angel, artxiboko irudi batean. Argazkia: EITB MEDIA

Jose Maria Angel Valentzian GOIDIaren osteko berreraikitze lanak gidatzeko komisionatu ohia Liriako (Valentzia) ospitalera eraman dute ostiral honetan, bere buruaz beste egiten saiatu ostean, PSPV-PSOEko iturriek EFE albiste agentziari baieztatu diotenez.

Jose Maria Angelek berreraikuntzarako komisionatu izateari uko egin zion uztailaren 31n, duela 43 urte funtzionario mailaz igotzeko erabili zuen titulazioaren inguruko polemika piztu ondoren, eta kalte pertsonal "handia" eragin zion "justifikaziorik gabeko eraso bat" jasan zuela deitoratu zuen.

Politikari buruzko albiste gehiago

Gehiago kargatu