Zer aldatzen da EBren komunikabideen askatasunari buruzko lege berriarekin?
Erregelamendu bat denez, araudi berriaren artikuluak lotesleak dira EBko estatu guztientzat, inolako transposizio beharrik gabe. "Segurtasun nazionaleko" arrazoiak argudiatuta, kazetariak edo kazetarien iturriak zelatatzeko aukera ematen zuen klausula bat sartzeko saiakera izan da oztopo handienetako bat negoziazioan.
Fernando Grande-Marlaska Barne ministroa, kazetari talde batek inguratuta, Tarifako portuan (Cadiz). Artxiboko argazkia: Europa Press
Komunikabideen Askatasunari buruzko Europako Erregelamendu berriak, gaurtik aurrera nahitaez bete beharrekoak, lege bat ekarri du Europar Batasunera lehen aldiz kazetariak eta komunikabideak presioetatik babesteko, hedabide publikoak babesteko eta enpresa mediatikoen gardentasuna indartzeko.
Erregelamendu bat denez, haren artikuluak lotesleak dira EBko estatu guztientzat, transposiziorik egin behar izan gabe, baina aldaketa batzuek estatuko legediak eguneratzea eskatzen dute, eta guztiak, Espainia barne, ez dira garaiz iritsi.
Hauek dira EMFA (ingelesezko siglak) izenez ezagutzen den legeari esker abian jarriko diren funtsezko puntuetako batzuk:
Hedabideen jabetza eta publizitate instituzionala
Estatuek hedabideen erregistroak sortu beharko dituzte komunkabideen jabetzaren titulartasunari buruzko informazioarekin (erabaki editorialetan eragina izateko moduko akzio kopurua duen oro barne), zenbat publizitate inbertsio jasotzen duten eta atzerriko finantziazio publikotik zenbat diru-sarrera jasotzen dituzten zehaztuz.
Espainiako Estatuan, Merkatu eta Lehia Batzordeak kudeatuko du, eta erkidegoek ere erregistroak izan beharko dituzte.
Hala ere, hedabide bat erregistratzea ez da nahitaezko baldintza izango irekitzeko; erregistrorik egin ezean, baina, Merkatu eta Lehia Batzordeak isunak ezarriko ditu. Gainera, osagai objektiboa izango da publizitate instituzionala jasotzeko.
Maila desberdinetako erakundeek komunikabideetara bideratzen duten publizitate instituzionalari buruzko gardentasuna ere areagotuko da: enpresa mediatikoek eta erakunde publikoek (erkidego eta udalak barne), hurrenez hurren, jasotzen edo bideratzen duten aurrekontuaren berri eman beharko dute.
Komunikabide publikoentzako bermeak
Legeak komunikabide publikoen independentzia defendatzeko babes neurriak ere jasotzen ditu. Hemendik aurrera, EBko estatu bakoitzean legez finkatu beharko dira goi-kargudunak izendatzeko eta kargutik kentzeko irizpideak, horien agintaldien iraupena eta horien helburuak betetzeko finantziazio nahikoa.
Hasiera batean, Bruselaren asmoa zen hedabide publikoen aurrekontuak hainbat urtetarako finkatzea, horien proiektuen egonkortasuna bermatzeko eta estatu bakoitzeko aurrekontu orokorrak onartzeko negoziazioetan trukerako tresna gisa erabil ez zitezen.
Hala ere, negoziazioetan ekarpen publikoa "aurreikusteko modukoa eta jasangarria" izatea erabaki dute. Hori da Espainian oraindik garatu ez den gaietako bat.
Kazetariak espioitzaren aurrean babestea
"Segurtasun nazionaleko" arrazoiak argudiatuta kazetariak edo kazetarien iturriak zelatatzeko aukera ematen zuen klausula bat sartzeko saiakera izan da oztopo handienetako bat negoziazioan.
Azkenik, legeak aipamen orokor bat egiten du, esparru horretan "estatu kideen erantzukizunak errespetatzeko". Horrela, zelata salbuespen horren eraginpean dauden kazetariei erabat jakinarazi beharko zaizkiela horien aurka hartutako neurriak, eta helegite judiziala aurkezteko aukera izango dutela.
Arau berriak, gainera, debekatu egiten du kazetariak edo komunikabideak presionatzea horien iturriak ezagutzera ematea behartzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak ukatu egin du CNIren txostenik egon zela.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.
Ceutan, desagertutako senideen bila ari dira familia ugari, eta gorpuak identifikatzeko toki bat ireki dute
Oraingoz, 72 hildako zenbatu dituzte, baina urpekariek gorpu gehiago aurkitu dituzte.
Ceutako muga normaltasuna berreskuratzen ari da pixkanaka, baina hildakoak 67 dira jada
Migratzaile batzuek esan dute berriro saiatuko direla, eta "Poliziaren estrategia" kritikatu dute, saltokiei ixteko eskatu dietelako. 50.000 etorkin inguru itzuli dira Marokora.
Zergatik alda dezake hesi berriak Ceutako mugaren kudeaketa?
Azpiegitura berriak 500 metro ditu, eta berehalako itzulketen inguruko auzi juridiko bati erantzun nahi dio.
Marlaskaren arabera, Maroko "ez da mehatxua", eta Ceutara iritsitako migratzaileek ezingo dute euren egoera erregularizatu
Barne ministroak adierazi du Espainiako Gobernua lanean ari dela uztailaren 30ekoa bezalako sarrera masiborik berriro gerta ez dadin, baina onartu du ezin duela bermatu halakorik berriro ez gertatzea.
Sanchezek EBko Barne ministroen premiazko bilera eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren harira
Espainiako Gobernuko presidenteak "kezka larria" helarazi dio Ursula von der Leyeni Europako zenbait gobernuren erreakzioagatik, eta Italiak iragarritako mugen itxiera gogor kritikatu du.