Aldarrikapena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

SAREk presoen eskubideekiko konpromisoa berretsi eta haien aldarrikapena "kriminalizatzeko" saiakerak salatu ditu

Halaber, biktimen mina eta sufrimendua helburu politikoekin erabiltzea deitoratu du, eta gogorarazi du "biktima bakoitza bere sufrimenduaren jabe" dela eta errespetua, elkartasuna eta begirunea merezi dituela.

Lamenta también el uso del dolor de las víctimas con fines políticos, recordando que "cada una de ellas es dueña de su sufrimiento" y merece respeto, solidaridad y afecto.

SAREren ekintza Andre Maria Zuriaren jaietan. Artxiboko argazkia: SARE

SARE herritarrak presoen eskubideen aldeko konpromisoa berretsi du, zenbait arduradun politikok azkenaldian egindako kritikei erantzunez. Ildo horretatik, "erabat demokratikoa" den aldarrikapen bat "kriminalizatzen" saiatzea egotzi die.

Duela 11 urte sortu zenetik, euskal presoei "salbuespen juridikoko eta espetxeetako politikak" aplikatu zaizkiela salatu du SAREk, eta politika horiek haien eskubideak urratzen dituztela.

Igande honetan azpimarratu duenez, bere erreibindikazio modua publikoa izan da beti, manifestazioen, prentsaurrekoen eta kartelen zein pankartez bidez egin du, eta jarduteko modu horri eutsiko diote bidezko irtenbide bat lortu arte.

Halaber, biktimen mina eta sufrimendua helburu politikoekin erabiltzea ere deitoratu du, "biktima bakoitza bere sufrimenduaren jabe" dela eta errespetua, elkartasuna eta begirunea merezi dituela gogoraraziz.

Testuinguru horretan, SAREk azpimarratu du bere aldarrikapenak ez duela inoiz biktimentzako kalterik eragin nahi izan.

“Aldarrikatzen duguna bidezkoa den ala ez kezkatu beharko lituzke, 'ETXERA' leloa duten pankartek kezkatu beharrean. Eskubide urraketa horiek arintzeko ahaleginik ez egitea da demokratikoki kezkagarriena", gaineratu du oharrean. 

Azkenik, SAREk berretsi du "benetako bakea" lortzeko eta gatazkaren konponbidean oinarritutako bizikidetza lortzeko borondatea duela, eta bide horretan "beti" arituko direla lanean ziurtatu du.

Zure interesekoa izan daiteke

El Gobierno vasco sigue sin respuesta a sus peticiones sobre el traslado del ‘Guernica’
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Begirada aldaketa” eskatu du Bengoetxeak, “Gernika” “berme guztiekin” lekualdatzeko

Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Kultura sailburuak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak ez du oraindik "Gernika" lekuz aldatzeko eskaerari buruzko erantzunik jaso. Eusko Jaurlaritzak Picassoren obra Euskadira kontserbazio "berme guztiekin" eramateko baldintza egokiak ezagutzea baino ez duela eskatzen adierazi du. Bien bitartean, EAJk astearte honetan eramango du eztabaida Senatura, Kultura ministroari azalpenak eskatzeko.

MADRID, 07/03/2026.- Víctor Ábalos, hijo del exministro José Luis Ábalos, atiende a los medios este martes en los alrededores del Tribunal Supremo donde ha sido llamado a declarar como testigo en el juicio contra Ábalos, su exasesor Koldo García y el empresario Víctor de Aldama por el caso de las mascarillas, una presunta trama de corrupción para lucrarse con material sanitario durante la pandemia. EFE/Sergio Pérez
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Abalosen semeak ukatu egin du aitaren diru funtsak kudeatu izana: "Nik ez dut klabean hitz egiten; ez aitarekin, ez inorekin ere"

Astearte honetan hasi da garraio ministro ohiaren, haren aholkulari Koldo Garciaren eta Victor de Aldamaren aurkako epaiketa. Pandemiaren garaian, musukoak erosteko lehiaketa publikoen bidez eskupekoak jasotzea leporatuta, 24 urte arteko kartzela zigorrak eskatu ditu Fiskaltzak. Bi astez luzatuko da epaiketa, eta 80 lekukotik gora daude deklaratzera deituta.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X