Israelen aurkako protestak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Talde israeldarra Vueltatik kanporatzearen aldekoa dela esan du Albaresek

Ukraina inbaditzeagatik Errusia kirol-lehiaketetatik kanporatu izana adibide gisa jarri du Espainiako Atzerri ministroak.

albares-efe
Jose Manuel Albares Espainiako Atzerri ministroa artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Jose Manuel Albares Espainiako Atzerri ministroa Israel-Premier Tech taldea Vueltatik kanporatzearen alde agertu da, baina argitu du erabaki hori ez dagokiola Espainiako Gobernuari, Nazioarteko Txirrindularitza Batasunari (Union Cycliste Internationale, jatorrizko hizkuntzan) baizik.

RNEn egindako elkarrizketa batean adierazi duenez, Sylvan Adams enpresariaren Israelgo talde hori txirrindularitza lehiaketatik kanporatu beharko litzatekeen galdetuta, erantzun du ulertzen duela, “eta, jakina, ni horren aldekoa izango nintzateke".

Hala ere, azaldu du erabaki hori ez dagokiola Espainiako Gobernuari, Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunari baizik. “Beraz, Espainiako Gobernuak ez du zeresanik izan parte-hartzean", azpimarratu du ministroak.

Ukraina inbaditzeagatik Errusia kirol-lehiaketetatik kanporatu izana adibide gisa jarri du Albarasek, eta honakoa esan du: "Ezin dugu Israelekin normaltasun harreman bat izaten jarraitu, ezer gertatuko ez balitz bezala".

"Mezua Israelera bidali behar dugulako, Israelgo gizartera. Ulertu behar dute Europak eta Israelek, Elkartze Kontseiluaren bigarren artikuluak dioen bezala, giza eskubideak errespetatzen direnean soilik izan ditzaketela harremanak, herrialde demokratikook horrela oinarritzen eta erlazionatzen garelako", justifikatu du Atzerri ministroak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sanchezek "gerrari ez" leloa defendatu du, eta adierazi du ez dela Trumpen "errepresalien beldur"

AEBk eta Israelek Irani egindako erasoaren harira egindako adierazpen instituzional batean, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak azpimarratu du Espainiaren jarrera argia dela: nazioarteko zuzenbidea ez errespetatzea arbuiatzea eta iraganeko akatsetan erortzea saihestea. Ohartarazi duenez, Espainia "ez da munduarentzat txarra den zerbaiten konplize izango, baten baten errepresalien beldurragatik soilik".

Jauregi Trump
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jauregik uste du Trumpek "oztopoak" izango lituzkeela Espainiarekiko merkataritza harremanak eteteko, Europa "merkatu bakarra" delako

Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuak Euskadi Irratian esan du Trumpek "zail" izango lukeela Espainiaren kontrako merkataritza blokeoa aplikatzeko, Europa "merkatu bakarra" delako. Europaren indarra "batasunean" dagoela nabarmendu du. Hala ere, adierazi du AEBko Gobernuak "neurri indibidualekin min egin dezakeela".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X