Anduezak aurrekontu "hedakorra" eskatu dio Pradalesi, adostutako "gobernu akordioari eratzungo diona"
Halaber, buruzagi sozialistak lehendakariari esan dio Gernikako Estatutuaren erreforma lantzea alderdi politikoei dagokiela.
Datorren urteko aurrekontuak, nazioarteko egoera edota estatus berria. Hiru gaion inguruan hitz egin dute Imanol Pradales lehendakariak eta Eneko Andueza, PSEko idazkari nagusiak, gaur izan duten bileran.
Hitzordua amaitutakoan egin duen agerraldian, buruzagi sozialistak jakinarazi du, besteak beste, "aurrekontu hedakorrak" eta "inbertsio eraginkorrak" eskatu dizkiola lehendakariari. "Adostutako gobernu akordioari erantzungo dioten aurrekontuak", esan du.
Aurreratu duenez, datorren urteko kontuen inguruan bi gobernu bazkideen arteko negoziazioa "aurreratuta" dago, eta itxaropentsu agertu da, PSE-EEk mahai gainean jarritakoak beteko direlakoan. "Gobernu honen bide-orria aurrerakoia da eta aurrekontuek hori islatzea espero dugu", erantsi du.
Estatus berriari buruz, berriz, Anduezak lehendakariari helarazi dio gai hori lantzea alderdi politikoei dagokiela. "Esan diot gai hau alderdien artean jorratu behar dela, akordio programan jasota dagoen bezala".
Horrekin lotuta, adierazi du "batzen gaituzten gauzetan" jarri behar dela indarra. "Bestela, berriro ahalegin honek porrot egingo du". Bere hitzetan, Eusko Legebiltzarrean eztabaidatu eta adostu beharko da gaia. "Aniztasuna" eta azken urteotan lortutako "eskubide sozialak sendotzea" dira helburuak, Anduezaren ustez.
Gogoratu duenez, duela bi legealdi gaiaren inguruan sortutako ponentziak egindako lana "izugarri ona" izan zela, eta bide horri eustearen alde agertu da.
Azkenik, nazioarteko ezegonkortasunarekiko eta horrek euskal ekonomian izan ditzakeen ondorio kaltegarrien inguruko kezka ere azaldu dio PSE-EEko ordezkariak Jaurlaritzako gobernuburuari. "Trumpen muga-zergak, Frantzia edota Alemaniako egoera ekonomikoa edo Ukrainako gerra ez dira jokaleku egokiena gure enpresentzat".
Hori dela eta, "neurriak" hartu behar direla nabarmendu du, "ondorio kaltegarriak saihesteko". Nolanahi ere, iritzi dio Espainiako egoera ekonomikoa "portaera ona" ari dela erakusten, eta, oraingoz, "aukera gehiago" ikusten ditu arriskuak baino.
Urte politiko berria abiatu berritan, lehendakariak bere asmoak eta helburuak partekatzeko, alderdiekin abiatu duen errondaren barruan kokatzen da gaurko bilera.
Zure interesekoa izan daiteke
Chivitek agerraldia egingo du asteazkenean Nafarroako Parlamentuan, Belateko obren geldialdia dela eta
Legebiltzarreko Mahaiak premiazko bilkura finkatu du oposizioko hainbat taldek eskatuta, lanak erabat geldirik daudela eta 8,5 milioiko gainkostuaren ordainketa juridikoki blokeatuta dagoela.
Donostiak lore eskaintza batekin omendu ditu frankismoaren biktimak Memoria Historikoaren Egunean
Jon Insausti alkateak ekitaldian azpimarratu du "Donostia erreferentea da memoria demokratikoan", eta berretsi du gerraren eta diktaduraren ondorioz indarkeria, errepresioa eta erbestea jasan zutenei errekonozimendua eta ordaina emateko konpromisoa dutela.
Segurtasunaren gaineko azterketa sakona aldarrikatu du Diez Antxustegik, alarmismoetatik aldenduz
ETB1eko "Egun on Euskadi" saioan egin dioten elkarrizketan, Joseba Diez Antxustegi EAJren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak adierazi duenez, beharrezkoa da EAJk eta PSEk eskatutako batzar monografikoa egitea.
Lander Martinez: "Egia da aurrekontuak aurkeztu egin behar direla, eta gu horretan tinko egongo gara"
Sumarreko diputatuak Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan nabarmendu du PSOEri beren eskariak mahai gainean jartzeko lanean ari direla. "Aurrekontuak aurrera joaten ez badira, pentsatu beharko dugu zer egin, baina aurrera ateratzen ditugun gauzekin uztailera arte heltzeko moduan gaude", adierazi du.
Pradalesek "erantzukizuna" eskatuko die alderdiei ostegun honetan, nazioartean dagoen ziurgabetasunari aurre egiteko
Lehendakariak gatazka geopolitikoen, inflazioaren eta eraldaketa teknologikoaren testuinguruan kokatuko du politika orokorreko osoko bilkura, eta euskal eredua defendatuko du zerbitzu publikoak, ekonomia eta ongizatea indartzeko bide gisa.
Eusko Legebiltzarreko politika orokorreko osoko bilkura, zuzenean
09:30etatik aurrera, Eusko Legebiltzarrak ikasturte politikoari hasiera emateko osoko bilkura egingo du.
Albiste izango dira: lehendakaria ELArekin eta LABekin bilduko da, oposizioak irabazi du Suedian eta Euskal Zinemaren Galaren aurkezpena
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Pradalesek gehiengo sindikala hartuko du gaur, gutxieneko soldataren negoziazioa eta Osakidetzaren gatazka mahai gainean direla
11:00etan Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiarekin bilduko da, eta 12:30ean, Mikel Lakuntzarekin (ELA). Sindikatu abertzaleak Jaurlaritzarekin oso kritiko mintzatu dira, eta Confebasken menera aritzea leporatu diote.
Lehen sektoreari eta Arabako Errioxari babesa agertu diete alderdiek
EH Bilduk sektorearen eta erakundeen artean "partekatutako" estrategia baten alde egin du. PSE-EEren aburuz, "Arabako Errioxa klima aldaketaren aurrean babesteko fronte bat" eratu behar da. PPk uste du landa eremua "abandonatuta" dagoela, eta egoera aldatzeko ekimenak agindu ditu.
Faxismoaren aurkako manifestazio jendetsua Donostian
Ernaik 4.000 lagun bildu ditu Gipuzkoako hiriburuan 'Euskal Herria irabaztera' lelopean. Kontxako banderaren bigarren jardunaldiaren amaierarekin bat egin du protestak.