Arrateko jaiak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

PSOEren aurkako pintadak agertu dira Eibarko txosna sozialistan

Honako hauek dira agertutako mezuak: "PSOE = GAL", "PSOE, Euskal Herri langilearen etsai", "Andueza tontolaba" eta "Independentzia Sozialismoa".

Pintadas contra el PSOE txosnas Eibar

Pintadak, Eibarren, PSOEren txosnan. Argazkia: PSOE.

PSOEren aurkako pintadak agertu dira Eibarko Elkarte Sozialistaren txosnan, Arrateko Ama Birjinaren omenezko jaietan. Gipuzkoako PSE-EEk ekintza salatu du eraso "intolerantea eta antidemokratikoa" dela esanez.

Egitura metalikoan, pintura gorriz eta beltzez idatzitako honako lelo hauek agertu dira: "PSOE = GAL", "PSOE, Euskal Herriko langilearen etsai", "Andueza tontolaba" eta "Independentzia sozialismoa".

Era berean, sozialistek azpimarratu dute behin baino gehiagotan margotu dutela alderdiaren txosna, eta urtero-urtero gertatzen dela. Horrenbestez, "erabateko gaitzespena" adierazi du alderdiak.

Jose Ignacio Asensio, Gipuzkoako PSEko idazkari nagusia

Erabat ulertezina da aurten ere ekintza hauek errepikatzea, leku berean"

Jose Ignacio Asensiok, Gipuzkoako PSEko idazkari nagusiak, ere salatu du gertatutakoa: "Erabat ulertezina da aurten ere ekintza hauek errepikatzea, leku berean". Haren iritziz, pintadek "herritarren arteko konfrontazioa eta dibisioa areagotzea bakarrik bilatzen dute".

Horrekin batera, Asensiok eskatu du ezker abertzaleak publikoki salatzea. Izan ere, "tolerantzia edozein demokraziatan hautsi ezin den printzipioa" dela dio idazkari nagusiak.

Alderditik babesa adierazi diote Eibarko Talde Sozialistari, eta "askatasunaren eta bizikidetzaren alde" lanean jarraitzeko deia egin dute.

Pintadas contra el PSOE txosnas Eibar

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa Itsasun, Iparretarrak taldeko kide baten omenezko murala ezabatzeko aginduaren kontra

Frantziako Gobernuko ordezkariak Iparretarrak talde armatuko kide ohi baten murala ezabatzeko agindua eman ostean, gaur Itsasun, Lapurdin, ehunka lagun kalera atera dira erabaki hori gogor kritikatzeko. Ez dago argi Udalak noiz ezabatuko duen Txomin Olhagaray Iparretarrak taldeko kidea irudikatzen duen margoa. Manifestariek adierazi dute artelan bat baino ez dela eta noizbait liburuak ere erreko ote dituzten galdetu dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X