Estatuko fiskal nagusiaren aurkako epaiketa abiatzea erabaki du Auzitegi Gorenak
Alvaro Garcia Ortiz Espainiako Estatuko fiskal nagusiaren kontrako ahozko epaiketa abiatzea erabaki du Angel Hurtado Auzitegi Goreneko epaileak, Isabel Diaz Ayuso Madrilgo presidentearen mutil-lagunaren kasuari buruzko filtrazioengatik, sekretuak zabaltzea egotzita.
Alvaro Garcia Ortiz Espainiako Estatuko fiskal nagusiaren kontrako ahozko epaiketa abiatzea erabaki du Angel Hurtado Auzitegi Goreneko epaileak, Isabel Diaz Ayuso Madrilgo presidentearen mutil-lagunaren ustezko ustelkeria kasuaren inguruko informazioa zabaltzea leporatuta. Hurtado epailearen autoa ezin da errekurritu.
Fiskalen Elkarte Profesional eta Independenteak sei urteko espetxe-zigorra eskatu du Estatuko fiskal nagusiarentzat. Kautelazko neurri gisa, fiskala aldi baterako kargutik kentzeko eskatu zion elkarteak epaileari, baina ez du eskaera onartu.
Gainera, magistratuak 150.000 euroko fidantza ezarri dio Garcia Ortizi, sor daitezkeen diru-erantzukizunei aurre egiteko, eta bost eguneko epean bete ezean, ondasunak enbargatuko zaizkio.
Zure interesekoa izan daiteke
Denis Itxaso: “Kaleratze guztiak ez dira ezin ordaintzeagatik”
Richar Vaquero, Blocusi buruz: "Norbaiti asko-asko interesatzen zaio mobilizazioetan istiluak egotea"
Gaur egingo dira Donostian eta Gasteizen hauteskunde-mahaietan nor egongo den aukeratzeko zozketak
Ehunka lagun bildu dira Bilbon, terrorismoa egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak aske uztea eskatzeko
Aske: "Gure helburua ez da istiluak egotea, Aratz eta Malenen kontrako kanpaina mediatikoari aurre egitea baizik"