Goiak aitortu du autobus geltokia txiki geratu dela eta handitzeko asmoa duela
Donostiako alkateak deitoratu egin du oraindik abiadura handiko trena Donostiara iritsi ez izana, horrek zerbitzua arinduko lukeela uste baitu.
Eneko Goia Donostiako alkateak asteazken honetan aitortu duenez, autobus geltokia "txiki geratu da", eta balizko handitze bat "planteatzen eta aztertzen" ari direla iragarri du.
Goiak Gipuzkoa al Dia foroan egindako hitzaldian adierazi duenez, Odon Elorza alkate ohiak erabaki zuen non kokatu geltoki hori, "eta ez irizpide txarrarekin", baina "denboran kalkulatzeko arazo bat egon zen, eta hori asmatzea ezinezkoa zen".
Adierazi duenez, geltokirako joan-etorri askok Bilbo eta Gasteiz dituzte abiapuntu edo helburu. Hori dela eta, "teorikoki", euskal Y-a martxan jartzeak linea horiek "desagertzera" eramango lituzkeela uste du, "AHTrekiko lotura autobusarekikoa baino lehiakorragoa delako".
Ildo horretan, tamalgarritzat jo du abiadura handia hirira iritsi ez izana, eta deitoratu du ez dakiela noiz helduko den. Hori dela eta, handitze posible bat planteatzen ari dela adierazi du, batez ere itxarote-eremuan, "estuasun handiena gertatzen baita".
Donostiako alkateak adierazi duenez, autobus geltokia Adif-ekoarekin "ahal den gehiena" lotzen saiatuko dira, baina aurreikusi du tren-azpiegituren administratzaileak "gauza horien aurrean erresistentzia handia” duela, “bere geltokiekin jeloskor dago eta ez zaio nahastea gustatzen".
AHTak Nafarroarekin duen loturari dagokionez, lotura Gasteiztik egiten bada ez dela egingo azpimarratu du, eta zalantzan jarri du "eztabaida honekin bilatzen dena ezer ez egitea ote den".
Adierazi duenez, "edozerk hobetzen du bidaiaren egungo egoera", baina Gasteizko aukerak "ez du lehiakor egiten" eta, gainera, Mediterraneoko korridoretik urruntzen da.
Zentzu horretan, PSNren jarrera ulertzen ez duela adierazi du, ondoriorik okerrenak Iruñeak pairatuko dituelakoan.
Hala, Ezkioko konexioa defendatu du: "Garestiagoa izango da, baina merezi du, eta jarrera hori defendatzen jarraituko dut".
Halaber, EAJk bide hori babestea espero duela adierazi du, eta Eusko Jaurlaritzak proiektuari aurkeztu zizkion alegazioak ildo horretan doazela gogoratu.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Gobernuak baztertu egin du adostasunik ez duten neurriak krisiaren aurkako planean sartzea
Alokairuko etxebizitzetan bizi direnei nolabaiteko babesa emateko neurriak negoziatzen ari dira oraindik. Dekretua ostiralean onartuko dute Ministroen Kontseiluan eta datorren astean bozkatu Kongresuan.
Bengoetxea: "Euskara defendatzea batzea da, ez baztertzea"
Korrikaren inguruan sortutako polemikaren harira, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak esan du Korrika beti izan dela "euskararen inguruko topagune sozial handia", eta "garrantzitsua" dela "batzen duen espazioa izaten jarraitzea". "Ez da harresi edo lubaki gehiagorik behar. Euskarak zubiak behar ditu", adierazi du.
Etchegarayk ez dio sinesgarritasunik eman Baionan eratu duten ezkerreko aliantzari
Azken 12 urteotan Baionako alkate izan denak hautesle abertzaleei gogorarazi die Etcheto sozialista jakobinoak Euskal Hirigune Elkargoa sortzearen aurka egin zuela.
PSE-EEk ez du Korrikan parte hartuko "CCOOri jarritako betoagatik"
Alderdi sozialistak ohar batean kritikatu duenez, "CCOOren ordezkaritza baztertzea euskarak merezi ez duen intolerantzia adierazpen bat da".
Ezkerreko alderdiek akordioa itxi dute Baionan eta Biarritzen, bigarren itzulira elkarrekin aurkezteko
Lapurdiko hiriburuan, Jean-Claude Iriart abertzalea izango da ezkerreko aliantzaren zerrendaburu, eta helburua da Jean-Rene Etchegaray orain arteko auzapeza kargutik kentzea. Elgarrekin Baionarentzat izena hartuko du zerrenda berriak.
Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.
Abascalek PPri eskatu dio Vox sar dezala Gaztela eta Leongo gobernuan, koalizioa osatzeko
Karguez hitz egin baino lehen neurriak eta bermeak dituen programa bat negoziatzea proposatu du Voxeko buruzagiak, eta PPk presioa egin du Extremaduran eta Aragoin ere akordioak lortzeko.
EAJk eskatu du elektrizitatearen gaineko zerga jaistea eta hainbat sektoretan erregaiaren prezioan hobariak ezartzea
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, Ekialde Hurbileko gerrak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko 31 neurri jasotzen dituen proposamena bidali dio talde jeltzaleak Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuari.
Ubarretxenak iragarri du "akordio garrantzitsuak" izan direla aireportuen eskumenari dagokionez
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza eta Autogobernu sailburuak azaldu duenez, gaur sinatutako akordioak transferentziaren dokumentuan jasotzen badira, "akordioa gertu egon daiteke".
Espainiako Gobernuak aste honetan aurkeztuko ditu energiaren prezioen igoeraren aurkako neurriak
Aegesen ministroak aurreratu duenez, "erantzun integralerako plana" da eta "eragile sozialekin eta talde parlamentarioen proposamenekin" ari dira lanean; hala ere, ez du zehaztu noiz aurkeztuko duten Iraneko gerrak energiaren prezioetan izan duen eragina arintzeko ekimena.