Iparralde
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ipar Euskal Herriko hamar bat herrik Palestinako bandera eskegi dute, debekuaren gainetik

Frantziako Errepublikako printzipioak urratzen dituela argudiatuz, Pirinio-Atlantikoetako prefekturak Bandera kentzea agindu zion Mauleko udaletxeari.  Ostiralean Maulekoa izan zen pausoa ematen lehena. 
 Errepublikako printzipioak urratzen dituela argudiatuz, Pirinio-Atlantikoetako prefekturak bandera kentzea agindu zion. 
 Debeku horren gainetik, Ipar Euskal Herriko hamar bat herrik bandera eskegi dute elkartasunez. Horien artean daude, Urruña, Itsasu, Izura, eta Baigorri.
18:00 - 20:00
Palestinako bandera jarri dutenen udaletxeen artean artean daude, Urruña, Itsasu, Izura, eta Baigorri. Bideotik hartutako irudia.

Pirinio-Atlantikoko prefekturak Palestinako bandera udaletxetik kentzera behartu zion Mauleko udalari, Frantziako Errepublikako printzipioak urratzen zituela argudiatuz. Debeku horren aurrean, Ipar Euskal Herriko hamar bat herrik bandera eskegi dute elkartasunez. Horien artean daude, Urruña, Itsasu, Izura, eta Baigorri.

Zure interesekoa izan daiteke

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre 'Anbotori' espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrek beste edozein presoren tratamendu bera jaso du, eta ez da inolako neurri diskrezionalik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragin ahal izan dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek birgizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diez Antxustegik beharrezko ikusten du Tubos Reunidosen "zorra berrantolatzea", eta industria indartzeko deia egin du: "Gure babes soziala da"

EAJren Eusko Legebiltzarrerako bozeramaileak, Joseba Diez Antxustegik, Radio Euskadin azpimarratu du Tubos Reunidos enpresaren zorra “berrantolatzeko” beharra, irtenbidea emateko. “Merkatua badu, baina likidezia arazoak ditu”, adierazi du. Horrekin batera, nazioarteko egoera zailaren aurrean industria bultzatzearen beharra nabarmendu du: “Euskadin, gure babes soziala gure babes industriala da”. Azkenik, euskararen kudeaketaz enplegu publikoaren eskaintzetan, alderdi politikoek arau berri bat adosteko “ardura” dutela adierazi du, eta "segurtasun juridikoaren" beharraz mintzatu da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X