GAZA, ERASOPEAN

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Israeli arma enbargoa ezartzea onartu du Espainiako Gobernuak

Edonola ere, errege dekretuak klausula bat aurreikusten du, eta, horren arabera, salbuespen kasuetan eta Estatuaren interesaren eta interes orokorraren izenean, Ministroen Kontseiluak Israelekin merkataritza harremanak baimendu ahalko ditu. 

Carlos Cuerpo sobre el embargo de armas a Israel
18:00 - 20:00

Carlos Cuerpo, gaur, Ministroen Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan. Argazkia: EFE

Espainiako Gobernuak Israeli arma enbargoa ezartzeko errege dekretua onartu du astearte honetako Ministroen Kontseiluan, baina Estatuaren interesaren eta interes orokorraren arabera salbuespenak egitea aurreikusi du.

Carlos Cuerpo Ekonomia ministroak Ministroen Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan azaldu duenez, Espainiako Gobernuak "operazio bat baimendu ahal izateko" gaitasunari eutsi nahi izan dio. 

Cuerporen arabera, dekretuari esker gardentasuna areagotuko da, eta gobernuak hiru hilabetean behin arauaren aplikazioari buruzko azalpenak emango ditu Kongresuan. 

Ministroen Kontseiluaren oniritzia jaso ondoren, Kongresuak eman beharko dio baiezkoa. 

Zure interesekoa izan daiteke

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre 'Anbotori' espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrek beste edozein presoren tratamendu bera jaso du, eta ez da inolako neurri diskrezionalik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragin ahal izan dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek birgizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diez Antxustegik beharrezko ikusten du Tubos Reunidosen "zorra berrantolatzea", eta industria indartzeko deia egin du: "Gure babes soziala da"

EAJren Eusko Legebiltzarrerako bozeramaileak, Joseba Diez Antxustegik, Radio Euskadin azpimarratu du Tubos Reunidos enpresaren zorra “berrantolatzeko” beharra, irtenbidea emateko. “Merkatua badu, baina likidezia arazoak ditu”, adierazi du. Horrekin batera, nazioarteko egoera zailaren aurrean industria bultzatzearen beharra nabarmendu du: “Euskadin, gure babes soziala gure babes industriala da”. Azkenik, euskararen kudeaketaz enplegu publikoaren eskaintzetan, alderdi politikoek arau berri bat adosteko “ardura” dutela adierazi du, eta "segurtasun juridikoaren" beharraz mintzatu da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X