URTE JUDIZIALAREN HASIERA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEko Auzitegi Nagusiak eta Jaurlaritzak epaitegietako plantilla handitzeko eskatu dute, “gainezka daudelako”

Lehendakariak eta Auzitegi Nagusiko presidenteak EAEko epaitegien saturazioa salatu dute urte judizialaren irekiera ekitaldian. Justizia ministroak  iragarri du Espainiako Estatuan hiru urtean 2.500 plaza sortuko direla.

Félix Bolaños, el presidente del Tribunal Superior de Justicia del País Vasco (TSJPV), Iñaki Subijana, el lehendakari, Imanol Pradales

Felix Bolaños Justizia ministroa, Imanol Pradales lehendakaria eta Iñaki Subijana EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidentea, urte judizialaren irekierako argazkian. EFE.

Epailerik eza eta sistema judizialaren saturazioa izan dira ostiral honetan Bilbon egin den Euskadiko urte judizialaren irekiera ekitaldiko hizpide nagusiak. Felix Bolaños Presidentetza, Justizia eta Gorteekiko Harremanetarako ministroa bertan zela, Imanol Pradales lehendakariak eta Iñaki Subijana EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidenteak EAEko auzitegien plantilla indartzeko eskatu dute,  epaitegien "saturazioari" erantzun ahal izateko. Ministroak iragarri du Estatuan hiru urtetan 2.500 plaza sortuko direla.

Bere hitzaldian, Subijanak epaitegietan lanpostu gehiago sortzeko eskatu du, "Euskadiko plantillaren defizitari" aurre egiteko, erkidegoko "justizia sistemaren punturik ahulena" hori dela iritzita. EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko ordezkari nagusiak sistema instituzionalaren egoeraren erradiografia egin du, eta lan pilaketaren indizeek gorantz jarraitzen dutela azpimarratu du. EAEn 100.000 biztanleko 10,1 epaile ditugula adierazi du, Europar Batasuneko batez bestekoa baino 7 puntu gutxiago.

Datu horien arabera, hiriburuetako eta Barakaldoko instantzia-epaitegiak dira saturatuenak, baita Bilboko lan-arlokoak ere. Hala ere, ohartarazi du "tentsio-puntuak" ikusten hasi direla zigor-arloan, "batez besteko iraupena luzatuta".

Horren aurrean, "dauden beharrak eta datozen urteetan erretiroarekin sor daitezkeenak kontuan hartuko dituen plazen deialdi plafinatua" egiteko eskatu du.

Era berean, kritikatu duenez, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak (BJKN) eta Espainiako Gobernuak hartutako azken erabakiak "ez doaz norabide horretan". Hala, deitoratu egin du emakumeen aurkako indarkeriaren arloko epaitegi bakoitzean plaza judizial gehigarri bat sortzeko eskaera egin ondoren, Barakaldorako plaza bakar bat sortzea onartzen duen errege-dekretu bat argitaratu izana. Halaber, azaldu du BJKNk uztailean onartu eta Justizia Ministerioari igorri zion proposamenak "ezinbestekotzat" jotzen duela EAEn bost plaza judizial berri sortzea, baina horiek ez daudela lehentasunen artean.

Bestalde, Pradales lehendakariak esan du Justiziak "gero eta zorrotzagoa" den gizarte baten itxaropenei erantzuteko, "eraginkorra, azkarra, modernoa, gizatiarra, unibertsala eta hurbila" izan behar duela. Ildo horretan, "beharrezko giza baliabideak" behar direla nabarmendu du, eta nabarmendu duenez, alde hori "ez dago zuzenean Euskadiren eskumenetan".

Felix Bolaños Justizia ministroak ere epaileen lan-kargari buruz hitz egin du komunikabideen aurrean egindako adierazpenetan. Estatuko Gobernua Justizia alorrean egiten ari den "eraldaketak" egungo "oztopoei" erantzuna emango diela eta Espainiako epaile eta magistratuek "lan-karga zentzuzkoagoa izatea" lortuko duela esan du. 

Azaldu duenez, Gorteetan hainbat arau izapidetzen ari dira, hala nola karrera fiskala eta judiziala zabaltzeko eta indartzeko legea, eta, horri esker, hiru urteren buruan, Estatuko epaile eta fiskalen plantillan 2.500 lanpostu gehiago izango dira. 

"Hiru urteren buruan, demokraziaren historiako epaile eta fiskalentzako lan-eskaintza publikorik handiena egingo da", adierazi du. Alde batetik, ordezko epaileentzako ezohiko erregularizazio bat iragarri du, eta bestetik, epaile eta fiskalen 1.500 lanposturen eskaintza hiru urteren buruan (2025-2027).

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X