Ustelkeria politikoa

Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Koldo auzia'ri buruz galdetuko diote Chiviteri Senatuan, gaur goizean

 Nafarroako Gobernuko presidenteak Senatuko ikerketa batzordeko 86. egingo dun.

PAMPLONA, 30/06/2025.- La presidenta de Navarra, María Chivite (c), a su llegada al Parlamento para explicar el proceso de adjudicación de las obras de Belate, y donde se aprobarán las normas para la Comisión de Investigación sobre adjudicaciones de obras públicas en la Comunidad foral, este lunes. EFE/ Villar Lopez

Maria Chivite, Nafarroako presidentea

Nafarroako Gobernuko presidente Maria Chivitek agerraldia egingo du 11:00etan, Senatuan, 'Koldo auzia' ikertzeko batzordean. PSN nahasita omen dagoen ustelkeria kasuan duen inplikazioaz galdetuko diote UPN, Vox eta PP alderdietako kideek.

Santos Cerdan PSNren eta PSOEren Antolakuntza idazkari ohiaren inputazioak 'Koldo auzia' irauli zuen ekainean, ordura arte pandemia garaiko maskara kontratuekin lotuta baitzegoen.

PSNren idazkari nagusi eta foru presidentearen agerraldia Senatuko ikerketa batzordearen aurrean egingo den 86.a izango da.

Cerdan bera izan zen hitza hartu zuen lehenengoetarikoa, 2024ko apirilaren 30ean. Auziarekin loturarik izatea ukatu zuen orduko hartan. Batez ere, kontratu haietan ustezko bitartekari izan zen Koldo Garciarekin zuen harremanaz galdetu zioten; esan bezala, gai horri helduta abiatu baitzuten auzia.

Nafarroako hainbat buruzagi sozialistak deklaratu dute agerraldiotan, hala nola Elma Saiz Inklusio ministroak, 2024ko ekainaren 27an; Oscar Chivite Lurralde Kohesiorako kontseilariak, uztailaren 15ean; eta Bernardo Ciriza Lurralde Kohesiorako kontseilari ohi eta PSNren presidenteak, asteartean.

Ziur aski, Belateko tunelak eraikitzeko lanei buruz galdetuko diote Nafarroako presidenteari; izan ere, PPk, UPNk eta Voxek esleipenean ustel jardun zela uste dute, sumario judizialak horrelakorik jaso ez badu ere.

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X