GENOZIDIOA GAZAN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

CAFek Israelen duen kontratua eteteak enpresa ixtea ekar dezakeela esan du Mendozak

Gipuzkoako ahaldun nagusiaren iritziz, Palestinaren egoera eta CAFek Israelen duen kontratua "konplexutasun juridiko eta etiko handiko" gaia dira, eta, beraz, "arinkeriaz" ez jokatzeko eskatu du.

Eider Mendoza, gaur, Gipuzkoako Batzar Nagusietan.

"2019an sinatutako kontratu bat, berme guztiekin, urte batzuk geroago bertan behera uzteak bi aukera ematen ditu: bat, enpresa ixtea, eta, bi, Ingalaterrara eramatea". Hala adierazi du Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak Politika Orokorreko osoko bilkuran.

Miren Echeveste Elkarrekin Podemosen bozeramaileak CAFek Jerusalemgo tren arina eraikitzeko kontratua bertan behera uztearen alde egin du, NBEk Israelek Palestinan dituen legez kanpoko okupazio-eremuei eragiten dielako.

Errepliken azken txandan, Mendozak Echevesteri erantzun dio, eta "arintasun ekonomikoarekin" hitz egitea leporatu dio, Israelen CAFen kontratua baliogabetzea eskatu baitu. "Seinalamenduak" kritikatu ditu, eta erantzukizuna eskatu du Gazan gertatzen denaren errua ez kargatzeko, "etsai" bakarra Benjamin Netanyahu baita.

Mendozaren iritziz, Palestinaren egoera eta CAFek Israelen duen kontratua "konplexutasun juridiko eta etiko handiko" gaia dira, eta, beraz, "arinkeriaz" ez jokatzeko eskatu du.

Zure interesekoa izan daiteke

MADRID, 07/03/2026.- Víctor Ábalos, hijo del exministro José Luis Ábalos, atiende a los medios este martes en los alrededores del Tribunal Supremo donde ha sido llamado a declarar como testigo en el juicio contra Ábalos, su exasesor Koldo García y el empresario Víctor de Aldama por el caso de las mascarillas, una presunta trama de corrupción para lucrarse con material sanitario durante la pandemia. EFE/Sergio Pérez
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Abalosen semeak ukatu egin du aitaren diru funtsak kudeatu izana: "Nik ez dut klabean hitz egiten, ez aitarekin ez inorekin"

Astearte honetan hasi da garraio ministro ohiaren, haren aholkulari Koldo Garciaren eta Victor de Aldamaren aurkako epaiketa. Pandemiaren garain, musukoak erosteko lehiaketa publikoetatik irabaziak ateratzea leporatuta, 24 urte arteko kartzela zigorrak eskatu ditu fiskaltzak. Bi astez luzatuko da epaiketa, eta 80 lekukotik gora daude deklaratzera deituta.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X