Gorenak azaroaren 3a eta 13a bitartean epaituko du fiskal nagusia, eta Ayusoren kabineteburuak eta Lobatok deklaratuko dute
Gehiengoa duten zazpi magistratu kontserbadoreek eskatuta, Francesc Valles Komunikaziorako Estatu idazkari ohiak eta Pilar Sanchez Acera Moncloako aholkulari ohiak lekuko gisa deklaratuko dute.
Alvaro García Ortiz, Estatuko fiskal nagusia. Argazkia: EFE
Auzitegi Gorenak Alvaro Garcia Ortiz Estatuko fiskal nagusia epaituko du azaroaren 3a eta 13a bitartean, Alberto Gonzalez Amadorren (Isabel Díaz Ayuso Madrilgo presidentearen mutil-laguna) datuak ustez filtratzeagatik. Besteak beste, Miguel Angel Rodriguez Madrilgo presidentearen kabineteburua eta Juan Lobato Madrilgo sozialisten buru izandakoa deitu dituzte deklaratzera.
Auzitegiak Garcia Ortiz epaitzea erabaki du ustez Gonzalez Amadorren datu pribatuak ezagutaraztea egotzita, Ustez, 2024ko martxoaren 13an Carlos Neira abokatuak urte horretako otsailaren 2an Fiskaltzari bidali zion mezua filtratu omen zuelako SER irrati-katean, bere bezeroak ikertuta zituen delitu fiskalak aitor zitzan, eta, azkenean, delitu horiengatik epaituko dute.
Gehiengoa duten zazpi magistratu kontserbadoreek eskatuta, Francesc Valles Komunikaziorako Estatu idazkari ohiak eta Pilar Sanchez Acera Moncloako aholkulari ohiak ere deklaratuko dute lekuko gisa.