Polemika
Gorde
Kendu nire zerrendatik

GKSk Palestinako bandera kendu du Azpeitiko batzokiko balkoitik, EAJ "genozidioaren konplizea" dela iritzita

Ekintza Azpeitiko Gaztetxeak hartu du bere gain, sare sozialetan zabaldutako bideo baten bidez. Horretan ikus daiteke gazte batzuk eskaileretara igotzen eta batzokiko balkoitik Palestinako bandera kentzen. Ohar baten bidez, "Palestinako herriari kalte egitea" leporatu dio EAJk Gazte Koordinadora Sozialistari, "pseudo-politika partidario higuingarri bat eginez".

GKS retira la bandera palestina del balcón del batzoki de Azpeitia por considerar al PNV "cómplice del genocidio"

GKS Gazte Koordinadora Sozialistak Azpeitiko (Gipuzkoa) batzokiko balkoian zabalduta zegoen Palestinak bandera kendu du, EAJ "genozidioaren konplizea" dela iritzita. Koordinadorak ekintzaren egiletza bere gain hartu du Azpeitiko Gaztetxeak sare sozialetan zabaldutako bideo baten bidez.

"EAJ-PNVren bakearen eta palestinaren aldeko adierazpen faltsuek ez dute ezertarako balio, zuek baitzarete konplize zuzenak. Zuek orain Batzokiko balkoian palestinako bandera jartzen interes partidistetarako eta zuen aurpegi zuriketarekin jarraitzeko erabiliko duzue. Ez dugu zuen eta beste alderdien amua irentsiko! GORA PALESTINAR ERRESISTENTZIA! ISRAEL DESEGIN!", idatzi dute Instagramen, ekintzaren bideoarekin batera.

Bestalde, Azpeitiko EAJk ekintza kritikatu du, "Palestinako herriari kalte" egiten diolakoan, "genozidioaren aurrean batuta dagoen euskal gizartea zatitzen baitu". EAJ buru duten euskal erakundeak "Palestinarekiko solidarioenak" izan direla defendatu du alderdi jeltzaleak, eta GKSk erakutsitako jarrera "heldugabea eta faxista" dela salatu du, "adierazpen askatasunaren eta pluralismoaren aurkakoa", alegia.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAT4038. BARCELONA, 27/10/2025.- El presidente de JxCat, Carles Puigdemont (c), junto al secretario general, Jordi Turull (d), y la vicepresidenta, Míriam Nogueras (i), durante la reunión de la ejecutiva de JxCat que se ha celebrado este lunes en Perpiñán (Francia) en la que se ha decidido por "unanimidad" romper sus acuerdos con el PSOE.EFE/ JxCat/Nuria Camera SÓLO USO EDITORIAL/SOLO USO PERMITIDO PARA ILUSTRAR LA NOTICIA QUE APARECE EN EL PIE DE FOTO (CRÉDITO OBLIGATORIO)
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Amnistiari buruzko azken hitza “aberria salbatu” nahi duten epaileek dutela ohartarazi du Puigdemontek

EBko abokatu nagusiak amnistia legearen gainean emandako iritzia dela eta balorazio ezberdinak egin dituzte aldeek. EBko abokatu nagusiak amnistia legeari babesa eman diola iritzi diote Junts, ERC eta Espainiako Gobernuak.  PPren ustez, berriz, amnistia legeak zuzenbide estatuaren printzipioak "urratu" dituela ondorioztatu du Europar Batasuneko abokatu nagusiak. 

Gehiago kargatu
Publizitatea
X