Belateko kontratazio mahaiko presidenteak ukatu egin du ustelkeriaz jokatu zela, berari dagokionez
Jesus Polo izan da Nafarroako Parlamentuko Ikerketa Batzordean obra publikoko lizitazioei buruz hitz egiten lehena.
Gaur abiatu dira Nafarroako Parlamentuan obra publikoko kontratuak aztertzeko Ikerketa Batzordea eta Belateko tunelak handitzeko kontratua ikertzen hasi dira.
Hain zuzen ere Jesus Polo, Belateko tunelen obrak kudeatzeko kontratazio-mahaiaren presidentea izan da Batzordean hitz egiten lehena, eta ukatu egin du "ustelkeriaz jokatu" zela; halaber, azpimarratu du ez duela presio politikorik jaso, ez zuela Santos Cerdan ezagutzen eta ez zekiela hark lotura zuela kontratua lortu zuen enpresetako batekin.
Haratago joanda, galdetu diote ea berak baieztatu dezakeen ustelkeriarik ez dela egon, eta berak erantzun, ezin duela ziuratatu egon ez denik, baina berak ez duela horrelakoetan parte hartu.
Era berean, nabarmendu duenez, ez du Gobernuko ezein kiderekin hitz egin gaurko agerraldiaren aurretik, ez eta politikariekin ere, eta ez du jaso inongo instrukziorik lanak irabazi zituen Aldi Baterako Enpresa Elkarteari (ABEE) dagokionez, Acciona, Oses eta Servinabarrek osatua. Hala erantzun die UPNko Javier Esparzak egindako galderei.
UCOk 'Koldo kasua'ri buruz egindako txostenaren ondorioz erabaki zen batzordea martxan jartzea. Izan ere, txosten horretan enpresa esleipendun batzuk aipatzen dira, eta horietako bat Santos Cerdan PSOEren idazkari nagusi ohiarekin lotuta dago.
Polok esan duenez, "ez da egia" berak besteen botoen berri izan ostean eman zuela botoa. Izan ere, haren botoa erabakigarria izan zen lanen esleipenerako, eta behin eta berriz esan du bere ezagutzen arabera erabaki zuela botoa.
"Ez dut Santos Cerdan ezagutzen, ez eta Atxon Alonso ere"
Polok azaldu du ez duela Santos Cerdan ezagutzen, eta ez dela "inoiz ere" harekin bildu. "Nik nere bulegoan egiten nuen lan eta oso gutxi ateratzen nintzen. Lan horietan ez da bere izena atera. Ez nekien Santos Cerdanek zerikusirik zuenik lan horiekin":
Era berean, ziurtatu du ez duela PSNko idazkariordea izan zen Ramon Alzorriz ezgutzen. "Ez naiz harekin egon, telebistan ikusi dudalako ezagutzen dut", eta azpimarratu du ez duela Servinabarreko Antxon Alonso ezagutzen, eta ez zekiela "Cerdanen laguna zenik ere".
Zure interesekoa izan daiteke
Gernikako alkateak liburutegi berria defendatu du eta okupa gazteek gaztetxea mugitzeko alternatiba "erreala" eskatu dute
Jose Maria Gorroñok uste du "onartezina" dela okupazio batek "Gernika osorako proiektu publiko baten garapena eragotzi edo atzeratu ahal izatea". Okupa gazteek, berriz, ez dute Astrara joan nahi, uste dutelako gune hori jada “gainezka” dagoela.
Insausti Donostialdeko udalekin bilduko da ostegunean, etxerik gabeko pertsonen egoera aztertzeko
Hain justu, Pasaia, Oiartzun, Errenteria, Astigarraga, Hernani eta Usurbilgo udalak deitu ditu Donostiako alkateak arazoari elkarrekin erantzuteko, etxerik gabeko pertsonen gaia "ez delako soilik hiri bakar baten auzia".
Beatriz Artolazabalek Estefania Beltran de Heredia ordezkatuko du EAJren talde parlamentarioan senatari eta bozeramaile gisa
2020az geroztik Senatuan EAJ bozeramailea da Beltran de Heredia. Izendapen horren ondorioz, Artolazabal ez da berriro Gasteizko alkategai izango 2027ko udal-hauteskundeetan.
EH Bilduk Iker Casanova proposatu du Bizkaiko Ahaldun Nagusirako hautagai izateko
EH Bilduren Bizkaiko Mahai Politikoaren ustez, barakaldarra da hautagai egokiena ezkerreko subiranismoaren proiektua ordezkatzeko.
Zupiriaren ustez, ez dago kutsu politikorik gazteen eta Ertzaintzaren artean Aste Nagusian izandako istiluetan
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak gizon gazteekin, alkoholaren eta beste substantzia batzuen kontsumoarekin eta gaueko aisialdiko "desinhibizioarekin" lotu ditu istiluak. Ceutari buruz galdetuta, deitoragarri iritzi dio Marokori "dagokion erantzukizuna bere gain hartzeko" ez eskatzeari.
Zupiriak "larritzat" jo ditu Poliziaren aurkako "gizalegearen kontrako jokabideak"
EH Bilduk erasoak arbuiatu ditu, eta "unean uneko gertakariak" direla esan du. PPk Gogorregi txosnaren "lotura politikoaz" galdetu dio Segurtasun sailburuari.
Bloke erreakzionarioa geldiaraztea izango da EH Bilduren "lehentasun nagusia" urte politiko berrian
EH Bilduk Iruñean abiatu du urte politikoa, Mahai Politikoak Baluarten egindako bilerarekin. Arnaldo Otegi kolizio independentistaren idazkari nagusiak azaldu du, besteak beste, hurrengo hilabeteetako erronkak identifikatzeko baliatu dutela hitzordua. "Hauteskundeak izango dira Espainiako eta Frantziako estatuetan. Euskal Herri osoa eduki dezakegu eskuin muturreko bi gobernu erreakzionarioen pean", esan du.
Gazteen eta Haurren Gaietarako Espainiako ministroak "ezinbestekotzat" jo du Ceutako adingabeak penintsulan hartzea
Sira Rego ministroaren iritziz, "beharrezkoa da adingabe migratzaileak hartzea", sortutako krisi egoera "arintzeko" eta "adingabeen zaintza eskubidea bermatzeko".
Sanchezek baztertu egin du Ceutako migrazio krisiaren atzean Maroko egotea
SER katean egindako elkarrizketa batean, Espainiako Gobernuko presidenteak ziurtatu du inteligentzia zerbitzuek ez dutela uste Maroko Ceutako krisian inplikatuta daogenik. Halaber, berretsi du Marokorekiko harremanak oso ona izaten jarraitzen duela.
Hainbat agenteren aurka Getxon gertatu den eraso bat ikertzen ari da Ertzaintza
Ohar batean, Segurtasun Sailak erasoak gaitzetsi ditu eta salatu du gazte batzuek objektuak jaurti dizkietela uniformerik gabe zihoazen zenbait agenteri. Irainak ere jaso omen dituzte ertzainek: "zipaioak", "puta semeak" eta "nazkagarriak", besteak beste.