Albiste izango dira: Eneko Goiaren agurra, Koldo Garciaren deklarazioa eta Durangoko Azokaren aurkezpena
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko urriaren 16an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Eneko Goiaren Agurra: Eneko Goiak agur esango dio gaur Donostiako Alkatetzari, hamar urtez Udaleko buru izan ondoren. Bere atzean hainbat proiektu utzi ditu, batzuk osatuta eta beste batzuk martxan.
- Koldo Garcíaren deklarazioa: Koldo Garcia, Jose Luis Abalos ministro ohiaren aholkulari ohia, Leopoldo Puente Auzitegi Goreneko epailearen aurrean deklaratzeko deitua dago gaur. Epaileak bere askatasun-egoera berrikusiko du, buruzagi sozialista ohiaren 95 437 euroko gastuei buruz galdekatu ondoren, eskura berak eta bere emazte ohiak ordaintzen baitzituzten.
- Durangoko Azoka: Durangoko Azokaren 60. edizioa abenduaren 5etik 8ra egingo da. Gaur ezagutuko ditugu euskal kulturaren urteko hitzordu garrantzitsuenaren nondik norakoak.
Zure interesekoa izan daiteke
EHUko errektoretza taldeak "onartezintzat" jo du Arabako campusean ke poteak jaurti izana
Martxoaren 3ko sarraskiaren urteurrenaren bezperan, ikasle talde batek ke poteak jarri ditu Arabako campuseko lau fakultatetan, eta, ondorioz, protokoloa aktibatu dute eta ikasgelak hustu behar izan dituzte. Errektoretzak ohar bidez esan du ikasleen "aldarrikapenerako eta protestarako eskubidea" babesten duela, baina ez dituela onartuko "pertsonen segurtasunaren, bizikidetzaren eta gainerako unibertsitate-komunitatearen hezkuntzarako oinarrizko eskubidearen aurkako metodoak".
EHUren Arabako campusa jendez hustu dute, hainbat lagunek ke poteak jaurti baitituzte
11:30 aldera, Arabako campuseko lau fakultatetan ke poteak bota dituzte. Alarmak jo du, protokoloa aktibatu dute eta eraikinak jendez hustu dituzte. Martxoaren 3ko sarraskiaren 50. urtemugarako antolatutako ekitaldi bat iragartzeko egin du omen du ekintza Euskal Herriko Ikasle Antolakunde Sozialistak.
Zapaterok ukatu egin du Plus Ultrarekin "inolako harremanik" izatea, eta gezurtatu egin du Abalosekin zein beste agintari batzuekin bilerak egin izana
Espainiako Gobernuko presidente ohiak agerraldia egin du, astelehen honetan, Senatuan Koldo auziari buruz egiten ari diren ikerketa batzordean, eta UPNk Plus Ultrarekin duen loturari buruz egindako galderak erantzun ditu, besteak beste.
Juan Mari Aburto: “Bilboko turismo tasa nekez sartuko da indarrean aurten”
Bilboko alkateak onartu du 2026an aktibatu nahiko lukeela tasa turistikoa, horrek izango lukeen eragin ekonomikoagatik, baina ohartarazi du epe administratiboek zaildu egiten dutela. Ordenantza, ziurrenik, datorren urterako onartuko da. Aburtok gogorarazi du turismoa tokiko ekonomiaren % 8 dela, eta diru-bilketak bilbotarren bizi-kalitatea hobetzeko eta hiriko garapena eta enplegua indartzeko balioko duela.
"Ez du zentzurik M3aren erantzukizuna gobernu sozialista bati eskatzea, biktimak gu izan ginelako"
Martxoaren 3ko sarraskiaren erantzukizun eskaeraren inguruan mintzo da Eneko Andueza PSE-EEren idazkari nagusia, Radio Euskadiko Boulevard irratsaioan egindako elkarrizketan.
Anduezak ohartarazi du beharrezkoa dela demokrazia "sendotzen jarraitzea"
Frankismoaren ondorengo lehen mitinaren 50. urteurrena ospatu du PSE-EEk Eibarren, Astelehena frontoian egin baitzuten lehen ekitaldi hura. Anduezaren esanetan, ordutik demokraziari ekarpenak egin dizkio Alderdi Sozialistak, nahiz eta orain arriskuan egon.
EAJk eskuin-muturrari aurre egiten jarraituko duela adierazi du Unai Hualdek
Amaiurren egindako ekitaldi batean, Unai Hualde Napar Buru Batzarreko presidenteak esan du EAJk eskuin-muturrari aurre egiten jarraituko duela, Manuel de Irujok bezala.
Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak informazioa eta laguntza eskaini dizkie Ekialde Hurbilean dauden EAEko herritarrei eta enpresei
Israelek eta AEBk Irani egindako erasoak segurtasunean, aire konexioetan eta mugikortasunean izan ditzakeen eraginaren aurrean, "laguntza eta koordinazio instituzional guztia" eskaini die. Lasai egoteko eta alferrikako joan-etorriak saihesteko gomendatu die.
Pradales Belgikako lehen ministroarekin bilduko da Bruselara egingo duen hirugarren bidaia ofizialean
Lehendakaria Bruselara joango da martxoaren 3tik 4ra, Euskadik Europan duen papera indartzeko eta 2028tik aurrerako kohesio-politikari buruzko goi-bilera batean parte hartzeko.
Burujabetza handiago baten beharra azpimarratu du Gure Eskuk
Gure Esku mugimendu herritarrak bigarren konferentzia subiranista egin du Bilbon, eta egun burujabetzak eta nazioak nola eraikitzen ari diren aztertu du. Burujabetza handiago baten beharra azpimarratu dute bertan, eta eredu propioa aldarrikatu.