UNESCOren hezkuntzari buruzko erreferentziazko txostenaren Aholku Batzordean sartu da Euskadi
Hezkuntza sailburuak UNESCOren Parisko egoitzan izan da akordioa sinatzen. GEM Report txostenaren Aholku Batzordean parte hartzeak "ahotsa eta ikusgarritasuna emango dio" Euskadiko Autonomia Erkidegoari "hezkuntzari buruzko etorkizuneko erabakietan", Eusko Jaurlaritzaren arabera.
Begoña Pedrosa sailburua Parisko UNESCOren egoitzan. Argazkia: Irekia.
Euskal Autonomia Erkidegoa UNESCOren Gobal Education Monitoring (GEM) Report txostenaren Aholku Batzordean sartu da, hau da, hezkuntza arloko munduko erreferentzia-txostenaren muina zehazten duen nazioarteko organoan.
Akordioa UNESCOren Parisko egoitzan sinatu dute Hezkuntza sailburuak, Begoña Pedrosak eta UNESCOko Hezkuntzako zuzendariorde nagusiak, Stefania Gianninik.
GEM Report hezkuntzari buruzko munduko erreferentziazko txostena da. Eusko Jaurlaritzak azpimarratu du edizio bakoitza funtsezko gai batean zentratzen dela (inklusioa, teknologia, ebaluazioa edo lidergoa), eta adierazi du Aholku Batzordean sartzeak "Euskadiri ahotsa eta ikusgarritasuna" ematen diola hezkuntzaren arloko "etorkizuneko erabakietan".
EAEko hezkuntza-sistemari eskaintzen dizkion "onuren" artean azpimarratzen du "emaitzak hobetzeko eta desberdintasunak murrizteko irizpideak sendotzea eta aurreikuspenak egiteko aukera" gehiago izango direla.
Zure interesekoa izan daiteke
Zenbat kobratuko dut hauteskunde-mahai batean parte hartu behar baldin badut?
Behin-behinean espetxera bidali ditu epaileak terrorismo delitua egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak
EAJren oinarriek asteazkenetik aurrera bozkatuko dituzte Batzar Nagusietarako hautagaitzak, Mendoza, Bengoetxea eta Gonzalez ahaldun nagusigai direla
Hondamendi eremu izendapena iragarri du Sanchezek Valentzian eta “herrialde mailako akordioa” eskatu du etorkizuneko larrialdietarako
Bizikidetzarako bidera batzeko deia egin die Jaurlaritzak "zor morala" dutenei
Anduezak ez du uste Irungo atxiloketen atzean "Euskadira indarkeria itzultzeko hazia" dagoenik