Espainiako Gobernuak iragarri du Donostiako Atzerritarren Bulegoan bederatzi funtzionario sartuko direla
Fernando Grande-Marlaska. Argazkia: Europa Press
Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroak adierazi du Gobernuak baduela bulego horren egoeraran berri, eta gogorarazi du atzerritarrei buruzko araudi berriak langile-kopurua handitzea aurreikusten duela. Donostian, bederatzi funtzionario inguru sartuko dira, "lanpostuen % 100 inguru betetzeko", adierazi du.
Zure interesekoa izan daiteke
PSEk eta EAJk Gasteizko aurrekontuak hitzartu dituzte EH Bildurekin hirugarren urtez jarraian
Gasteizko Udaleko gobernu taldeak (PSEk eta EAJk osatzen dute) EH Bildurekin adostu ditu aurtengo udal aurrekontuak, 2024koekin eta 2025ekoekin egin bezala, Rocio Vitero koalizio abertzaleko bozeramaileak iragarri duenez.
Lehendakariak Davoseko Foroan parte hartuko du gaurtik aurrera
Foro ekonomiko horretan lehen aldiz hartuko du parte Euskadiko lehendakariak. Imanol Pradalesen asmoa da Euskadi "lurralde fidagarri, lehiakor eta nazioarteko adostasun handiekin lerrokatutako" gisa erakustea.
Politikariek elkartasuna adierazi diete Adamuzeko biktimei
Lehendakariak euskal herritar guztien elkartasuna helarazi die biktimei. Sanchez ezbeharraren lekura joan da, eta Feijook jarraipen batzorde bat deitu du.
EH Bilduk "zorrotz" jarraituko du eraitsitako jauregiaren inguruko ikerketa, eta ustelkeria zantzurik egonez gero, ardurak eskatuko ditu
Iker Casanova EH Bilduren Bizkaiko bozeramaileak gogorarazi duenez, koalizioak salatu zuen Fiskaltzaren aurrean Irurak Bat jauregia eraitsi izana. Ikerketa martxan dagoenez, "zuhur" agertu da, baina hori bukatutakoan "zorrotz" arituko direla hitzeman du.
Ansolak berretsi du "irregulartasunik ez" zela izan eraitsitako jauregiaren kasuan, eta zinegotzi jeltzaleen errugabetasun-presuntzioa defendatu du
EAJren BBBko presidentea "harrituta" agertu da Ertzaintzak Getxoko udal bulegoak miatu dituela eta. Ansolak azpimarratu duenez, zinegotziak ez daude ikerketapean, baina EAJk "erabakiak hartuko lituzke" irregulartasunen bat edo etikoki portaera txarren bat ikusiko balu.
Lander Martinez: "Yolanda Diaz da gure aktiborik onena, eta bera izan da beti gure apustua"
Sumarreko euskal diputatuak adierazi du "mimoz" ari direla lanean alderdien artean "espazio bateratuak" eta "konfiantzazko espazioak" sortzeko, "maila instituzional bakoitzean boto-paper bakarra" egon dadin.
Elizalde: "Erakundeek eta herritarrek ez digute esker onik adierazi San Frantzisko eliza Martxoak 3 Memorialaren esku uzteagatik"
Gasteizko gotzaina kexu agertu da administrazio alorrean dagoen "moteltasun izugarria" tarteko, eta biktimen elkarteekin "tentsioa" dagoela aitortu, eta horrek "patronatu lasaia" edukitzea zailtzen duela erantsi du. Hala ere, "hainbeste urteren ostean" proiektu bat egotea positibotzat jo du, eta garrantzia kendu dio Memorialak 1976ko sarraskiaren urteurrenerako ateak ez irekitzeari.
Eskualdatzeke dauden transferentziak: zeintzuk dira eta zertan dira negoziazioak?
Ostiral honetan gauzatu diren bost eskualdaketez harago, Autonomia Estatutuak aitortutako beste 15 transferentzia falta ditu EAEk. Eskumenen nahas-mahasean ez galtzeko, honatx egin gabekoen zerrenda gaurkotua.
EH Bilduk “subiranotasunean jauzi bat" emateko beharra azpimarratu du
Gernikako Estatutua zaharkituta geratu dela dio Euskal Herria Bilduk, edukirik barik. Horregatik, subiranotasunean jauzi bat eman behar dela esan du Pello Otxandianok.
Estatutua betetzeko eskatu dio EAJk Espainiako Gobernuari: "Kitatu beharreko zorra da"
Maitane Ipiñazar EAJko Euzkadi Buru Batzarreko idazkariak "negoziatzeko modua aldatzeko" deia egin dio Espainiako Gobernuari, "ez delako egokia", eta negoziazio "ordenatuagoa" egitearen alde egin du.