DANAREN URTEURRENA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arduragabekeriaz jokatu al zuten GOIDIa kudeatzen? Prozesu judizialaren gakoak, hemen

Hauek dira Catarrojako (Valentzia) Instrukzioko 3. Epaitegian irekitako auzi judizialaren gakoak.

VALÈNCIA, 25/10/2025.-Vista de la duodécima manifestación bajo el lema "Mazón dimissió" contra la gestión de la dana que hizo el president de la Generalitat, Carlos Mazón, este sábado el centro de València, para exigir "responsabilidades y justicia", cuando está a punto de cumplirse el primer aniversario de la catástrofe que dejó 229 víctimas mortales en la provincia de Valencia el 29 de octubre de 2024.- EFE/ Biel Aliño
Argazkia: Orain.eus

2024ko urrian 229 pertsona hil ziren GOIDIaren ondorioz Catarrojako (Valentzia) 3. Epaitegian irekitako auzi judizialaren gakoak aletuko ditugu.

Zer ari dira ikertzen?

Urriaren 29an, Valentzian, GOIDIa kudeatzeko "zabarkeriaz jokatu" omen zuten, eta Valentziako biztanleei larrialdiaren berri emateko mezua "berandu" bidali omen zen. Hori ari dira ikertzen. Epaileak " ardura gabe jokatu zen zantzu garbiak" ikusi ditu, hainbat autotan zehaztu duen bezala.

Noiz hasi zen ikerketa?

Valentziako epaitegiak bizilagun partikularren salaketak jasotzen hasi ziren. Salatzaile batzuek ekaitzaren momentuan pairatu zituzten borraskak eragindakoak, eta beste batzuek, uholdeen ondorengo egunetan. Bide penaletik egin ziren gehienak, baina baita administrazioarekiko auzien bidetik ere. Horietan senideen desagerpenari buruzko xehetasunak ematen ziren, baina Autonomia Erkidegoko eta Estatuko administrazioetako hainbat arduradunen aurkako akusazioak ere.

Noren kudeaketa ari dira ikertzen?

Oraingoz, bi dira ikertuak, "jarduerarik eza" egotzita. 

   - Salome Pradas: Justizia eta Barne kontseilaria, 2024ko uztailetik azaroaren 22ra arte, orduan kargugabetu baitzuten. Cecopiren burua zen GOIDIa gertatu zenean, eta "herritarren babeserako neurriak hartzeko prozesuan". Deklarazioan, esperientziarik eza alegatu zuen eta erantzukizuna teknikarien esku utzi zuen.

   - Emilio Argueso: Larrialdietarako idazkari autonomikoa eta Justizia eta Barne Kontseilaritzako bigarrena, 2024ko uztailetik abenduaren 3ra arte, kargugabetu zuten arte, alegia. Deklarazio judizialean "ezjakintasunaren" tesiari" eutsi zion.

Eta, Mazon?

Carlos Mazon Generalitateko presidentea prozesu judizialetik kanpo dago oraingoz, ez baitu onartu epaile instruktoreak ikertu gisa deklaratzera joateko egindako hiru deialdietatik bat ere.

Ventorro jatetxeko bazkaria

Auzi judizial honetako gakoetako bat da, ez baita frogarik aurkeztu bazkari horrek zenbat iraun zuen argitzeko. Orain arte, epaileak uste izan du Carlos Mazonen mahaikidea zen kazetariari galdetzea presidentea bera ikertzea bezainbestekoa zela, eta horrek haren eskumenak gainditzen zituen. Mazonek behin eta berriz esan du lan-bazkaria izan zela, eta alderdiaren gaiekin lotuta zegoela. Mazonekin Maribel Villaplana kazetaria izan zen, beste inor ez. 

Azkenik, Bigarren Atalak epaileari agindu dio Villaplana kazetaria deklaratzera deitzea, "informazio garrantzitsua eman dezakeelako".

Akusazioak

Auzian 40 akusazio inguru daude gaur egun; horietatik hamar bat herri-akziokoak dira, eta gainerakoak, akusazio partikularrak.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Una persona echa combustible, a 4 de marzo de 2026, en Barcelona, Catalunya (España). El repunte del precio del petróleo (crudo Brent) tras la escalada de tensión y nuevos ataques en Oriente Próximo está trasladándose a los carburantes. Las estimaciones apuntan a que, si se consolida el encarecimiento del crudo, el impacto podría ser de 8–10 céntimos por litro adicionales en el surtidor en las próximas semanas.



David Zorrakino / Europa Press

04 MARZO 2026;CATALUÑA;DIÉSEL;GASOLINA;GASOLINERA;CARBURANTE;CRUDO;PETRÓLEO;

04/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJ "pozik" dago krisiaren aurkako neurriekin, baina "ez da nahikoa", EH Bilduren ustez

Jeltzaleen arabera, neurri horiek "elektrizitatearen eta erregaien azken prezioa familientzat eta autonomoentzat eskuragarriagoa izaten lagunduko dute". Koalizio abertzaleak positibotzat jo du Sanchezi helarazitako hiru proposamen jaso izana, baina neurriek energia eta petrolio enpresa handien irabaziak handituko dituztela kritikatu du. Bestalde, PPk ez du bere babesa ziurtatu, eta Podemosek esan du krisiaren aurkako plana ez dela eraginkorra.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X