Arduragabekeriaz jokatu al zuten GOIDIa kudeatzen? Prozesu judizialaren gakoak, hemen
Hauek dira Catarrojako (Valentzia) Instrukzioko 3. Epaitegian irekitako auzi judizialaren gakoak.
2024ko urrian 229 pertsona hil ziren GOIDIaren ondorioz Catarrojako (Valentzia) 3. Epaitegian irekitako auzi judizialaren gakoak aletuko ditugu.
Zer ari dira ikertzen?
Urriaren 29an, Valentzian, GOIDIa kudeatzeko "zabarkeriaz jokatu" omen zuten, eta Valentziako biztanleei larrialdiaren berri emateko mezua "berandu" bidali omen zen. Hori ari dira ikertzen. Epaileak " ardura gabe jokatu zen zantzu garbiak" ikusi ditu, hainbat autotan zehaztu duen bezala.
Noiz hasi zen ikerketa?
Valentziako epaitegiak bizilagun partikularren salaketak jasotzen hasi ziren. Salatzaile batzuek ekaitzaren momentuan pairatu zituzten borraskak eragindakoak, eta beste batzuek, uholdeen ondorengo egunetan. Bide penaletik egin ziren gehienak, baina baita administrazioarekiko auzien bidetik ere. Horietan senideen desagerpenari buruzko xehetasunak ematen ziren, baina Autonomia Erkidegoko eta Estatuko administrazioetako hainbat arduradunen aurkako akusazioak ere.
Noren kudeaketa ari dira ikertzen?
Oraingoz, bi dira ikertuak, "jarduerarik eza" egotzita.
- Salome Pradas: Justizia eta Barne kontseilaria, 2024ko uztailetik azaroaren 22ra arte, orduan kargugabetu baitzuten. Cecopiren burua zen GOIDIa gertatu zenean, eta "herritarren babeserako neurriak hartzeko prozesuan". Deklarazioan, esperientziarik eza alegatu zuen eta erantzukizuna teknikarien esku utzi zuen.
- Emilio Argueso: Larrialdietarako idazkari autonomikoa eta Justizia eta Barne Kontseilaritzako bigarrena, 2024ko uztailetik abenduaren 3ra arte, kargugabetu zuten arte, alegia. Deklarazio judizialean "ezjakintasunaren" tesiari" eutsi zion.
Eta, Mazon?
Carlos Mazon Generalitateko presidentea prozesu judizialetik kanpo dago oraingoz, ez baitu onartu epaile instruktoreak ikertu gisa deklaratzera joateko egindako hiru deialdietatik bat ere.
Ventorro jatetxeko bazkaria
Auzi judizial honetako gakoetako bat da, ez baita frogarik aurkeztu bazkari horrek zenbat iraun zuen argitzeko. Orain arte, epaileak uste izan du Carlos Mazonen mahaikidea zen kazetariari galdetzea presidentea bera ikertzea bezainbestekoa zela, eta horrek haren eskumenak gainditzen zituen. Mazonek behin eta berriz esan du lan-bazkaria izan zela, eta alderdiaren gaiekin lotuta zegoela. Mazonekin Maribel Villaplana kazetaria izan zen, beste inor ez.
Azkenik, Bigarren Atalak epaileari agindu dio Villaplana kazetaria deklaratzera deitzea, "informazio garrantzitsua eman dezakeelako".
Akusazioak
Auzian 40 akusazio inguru daude gaur egun; horietatik hamar bat herri-akziokoak dira, eta gainerakoak, akusazio partikularrak.
Zure interesekoa izan daiteke
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak ukatu egin du CNIren txostenik egon zenik.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.
Ceutan, desagertutako senideen bila ari dira familia ugari, eta gorpuak identifikatzeko toki bat ireki dute
Oraingoz, 72 hildako zenbatu dituzte, baina urpekariek gorpu gehiago aurkitu dituzte.
Ceutako muga normaltasuna berreskuratzen ari da pixkanaka, baina hildakoak 67 dira jada
Migratzaile batzuek esan dute berriro saiatuko direla, eta "Poliziaren estrategia" kritikatu dute, saltokiei ixteko eskatu dietelako. 50.000 etorkin inguru itzuli dira Marokora.
Zergatik alda dezake hesi berriak Ceutako mugaren kudeaketa?
Azpiegitura berriak 500 metro ditu, eta berehalako itzulketen inguruko auzi juridiko bati erantzun nahi dio.
Marlaskaren arabera, Maroko "ez da mehatxua", eta Ceutara iritsitako migratzaileek ezingo dute euren egoera erregularizatu
Barne ministroak adierazi du Espainiako Gobernua lanean ari dela uztailaren 30ekoa bezalako sarrera masiborik berriro gerta ez dadin, baina onartu du ezin duela bermatu halakorik berriro ez gertatzea.
Sanchezek EBko Barne ministroen premiazko bilera eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren harira
Espainiako Gobernuko presidenteak "kezka larria" helarazi dio Ursula von der Leyeni Europako zenbait gobernuren erreakzioagatik, eta Italiak iragarritako mugen itxiera gogor kritikatu du.