Nafarroako Gobernuak eta EH Bilduk akordioa lortu dute 2026ko aurrekontuak aurrera ateratzeko
Asteak negoziatzen eman ostean, EH Bilduk zazpigarrenez ahalbidetuko ditu Nafarroako Gobernuaren aurrekontuak.
Akordioaren sinadura ekitaldia. EITB
Nafarroako Gobernuak eta EH Bilduk aurrekontu akordioa sinatu dute, eta, hortaz, koalizio subiranistak Nafarroako 2026ko aurrekontuak aurrera ateratzea ahalbidetuko du. Bi aldeen arteko zazpigarren aurrekontu akordioa da.
Asteak negoziatzen eman ostean, ostiral honetan sinatu dute akordioa, Nafarroako Jauregian. Desadostasunak izan arren, interes orokorra lehenetsi dutela adierazi du Jose Luis Arasti Ogasun kontseilariak.
Laura Aznal EH Bilduko bozeramaileak, bere aldetik, ezberdinen arteko akordioaren "balio politikoa" azpimarratu du. Beraien aurrekontuak ez badiera ere, koalizioarentzat giltzarri diren hainbat kontu bultzatzea lortu dutela esan du.
Akordioa sinatu ondotik, Arasti kontseilariak Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko presidenteari eman dio aurrekontu proiektua, tramitazioa has dadin.