Nafarroako PPk osoko zuzenketa aurkeztuko dio Chiviteren Gobernuko aurrekontu proiektuari
Popularrek adierazi dute ez dituztela "ustelkeriaz jositako" Gobernu baten aurrekontuak onartuko, eta sozialisten eta EH Bilduren arteko harremana kritikatu dute.
Javier Garcia, Nafarroako PPko presidentea. Artxiboko argazkia.
Nafarroako PPk iragarri du osoko zuzenketa aurkeztuko diela 2026ko Nafarroako Aurrekontua Orokorrei. Izan ere, popularrek adierazi dute ez daudela prest "ustelkeriaz jositako" Gobernu baten aurrekontuak onartzeko.
Javier Garciak, PPNko presidenteak, azpimarratu du aurrekontuek ez dituztela "nafarren benetako kezkak" jasotzen, eta Chiviteren Gobernuaren interesak soilik defendatzen dituztela.
"Chiviteren Gobernuak urtez urte jarraitzen duen ildo kontinuista berretsi baino ez du egiten, gero eta gehiago nazionalismoaren interesen mende; alegia, PPNk urtero gaitzesten duena", azaldu du Javier Garciak.
Horrekin batera, presidenteak kritikatu du sozialistek EH Bildurekin duten harremana. Popularren arabera, abertzaleen proposamen guztiak aurrekontu proiektuaren parte dira.
"Aurrekontu hauek gero eta gutxiago dira Maria Chiviteren aurrekontuak eta gehiago EH Bildurenak", adierazi du PPNko presidenteak.
Hala, Javier Garciak ziurtatu du harreman horrek "kostu handia" duela nafarrentzat, eta sozialistek helburu bakarra dutela: "Euren pozik mantentzea boterean jarraitu ahal izateko".
Zure interesekoa izan daiteke
Ertzaintzak ikerketa abiatu du gazte batzuek Felipe VI .a erregearen irudi bati burua moztu ziotela eta
Gertakariak igandean jazo ziren, Ernaik faxismoaren kontra deitutako martxan. Donostiako alkateak eta Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak ekintzok gaitzetsi dituzte.
Anduezak, estatutu berriaz: "Adostu beharrekoa Konstituzioaren barruan egongo da"
Halaber, jeltzaleei beste abisu bat ere helarazi die: EH Bildurekin hizkuntza eskakizunen inguruan akordioa sinatzea "oso larria" izan zela eta halako "leialtasuna eza" ezin dela errepikatu esan die.
PSOEk irabaziko lituzke hauteskunde orokorrak CIS inkestaren arabera, Ceutako krisiaren ostean bi puntu jaitsi arren
Iraileko CIS inkestak aurreikusi du PSOEk botoen % 31 lortuko lukeela, PPk % 25,5 eta Voxek % 16,6. Alderdi Popularrak lau hamarren egingo luke behera; ultraeskuinak, berriz, 1,3 puntu gora. Halaber, EH Bildu EAJren aurretik geldituko litzateke, hurrenez hurren, botoen % 1,3 eta 0,7 lortuta.
Chivitek agerraldia egingo du asteazkenean Nafarroako Parlamentuan, Belateko obren geldialdia dela eta
Legebiltzarreko Mahaiak premiazko bilkura finkatu du oposizioko hainbat taldek eskatuta, lanak erabat geldirik daudela eta 8,5 milioiko gainkostuaren ordainketa juridikoki blokeatuta dagoela.
Donostiak lore eskaintza batekin omendu ditu frankismoaren biktimak Memoria Historikoaren Egunean
Jon Insausti alkateak ekitaldian azpimarratu du "Donostia erreferentea da memoria demokratikoan", eta berretsi du gerraren eta diktaduraren ondorioz indarkeria, errepresioa eta erbestea jasan zutenei errekonozimendua eta ordaina emateko konpromisoa dutela.
Segurtasunaren gaineko azterketa sakona aldarrikatu du Diez Antxustegik, alarmismoetatik aldenduz
ETB1eko "Egun on Euskadi" saioan egin dioten elkarrizketan, Joseba Diez Antxustegi EAJren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak adierazi duenez, beharrezkoa da EAJk eta PSEk eskatutako batzar monografikoa egitea.
Lander Martinez: "Egia da aurrekontuak aurkeztu egin behar direla, eta gu horretan tinko egongo gara"
Sumarreko diputatuak Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan nabarmendu du PSOEri beren eskariak mahai gainean jartzeko lanean ari direla. "Aurrekontuak aurrera joaten ez badira, pentsatu beharko dugu zer egin, baina aurrera ateratzen ditugun gauzekin uztailera arte heltzeko moduan gaude", adierazi du.
Pradalesek "erantzukizuna" eskatuko die alderdiei ostegun honetan, nazioartean dagoen ziurgabetasunari aurre egiteko
Lehendakariak gatazka geopolitikoen, inflazioaren eta eraldaketa teknologikoaren testuinguruan kokatuko du politika orokorreko osoko bilkura, eta euskal eredua defendatuko du zerbitzu publikoak, ekonomia eta ongizatea indartzeko bide gisa.
Eusko Legebiltzarreko politika orokorreko osoko bilkura, zuzenean
09:30etatik aurrera, Eusko Legebiltzarrak ikasturte politikoari hasiera emateko osoko bilkura egingo du.
Albiste izango dira: lehendakaria ELArekin eta LABekin bilduko da, oposizioak irabazi du Suedian eta Euskal Zinemaren Galaren aurkezpena
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.