Euskadik eta Iparraldeak lankidetza-akordioa sinatu dute igarobidean dauden migratzaileen inguruan
Akordio berria Gasteizko Ajuria Enea Jauregian sinatu dute Imanol Pradales lehendakariak eta Jean-Rene Etchegaray Euskal Hirigune Elkargoko presidenteak eta Baionako alkateak, eta "erronka politiko, ekonomiko, sozial eta ingurumenekoei elkarrekin aurre egiteko ikuspegi komuna eraikitzeko" borondatea dutela adierazi dute.
Euskadik eta Iparraldek akordio berri bat sinatu dute astearte honetan, Europa "eraldatzen" ari den testuinguru batean, bi Gobernuen arteko lankidetza berritzeko helburuz. Bertan, igarobidean dauden migratzaileen inguruan elkarrekin jarduteko konpromisoa hartu dute.
"Erronka politiko, ekonomiko, sozial eta ingurumenekoei elkarrekin aurre egiteko ikuspegi komuna eraikitzeko" borondatea berretsi dute bi Gobernuek.
Horretarako, akordioak irauten duen bost urteetan, Euskadik eta Iparraldeak lankidetza indartuko dute hainbat arlotan, hala nola, euskararen biziberritzean, kulturan, mugaz gaindiko mugikortasunean, garapen ekonomikoan, enpresa-sareak sortuz, nekazaritza jasangarrian eta turismo arduratsuan.
Itunak honako arlo hauei ere egiten die erreferentzia: goi-mailako irakaskuntza, lurralde-antolamendua, etxebizitza eta lurzoruaren kudeaketa, ingurumena, diaspora eta iragaitzazko migratzaileen inguruko koordinazioa, tokiko erakundeekin lankidetzan.
Horretarako, bi Gobernuek arlo horretako koordinazio-organo bat diseinatzen lan egingo dute.
"Mugaz gaindiko etorkizun solidario, iraunkor eta handinahia eraikitzeko borondate partekatua" islatzen du akordioak, "herritarren bizi-kalitatea hobetzeko".
Zubiak eraikitzea
Sinaduraren ostean, lehendakariak azaldu du itun honekin "herri bereko kide diren baina eguneroko bizitza zailtzen dien irudimenezko ildo batekin topo egiten duten" pertsonen arteko harremana erraztu nahi dela.
"Ulertzen ez ditugun antzinako hesien aurrean, zubi berriak eraikitzen ari gara", adierazi du Pradalesek.
"Ziurgabetasun eta gero eta polarizazio handiagoko garai hauetan, diskurtso ultra eta populistak Europako proiektua ahultzen saiatzen diren honetan, bi gobernuk kontrako bidea hartzea eta batzen gaituena indartzea erabaki dugu", nabarmendu du.
Lehendakariak azpimarratu duenez, bi gobernuen asmoa herritarrengandik "gertuago" dagoen Europa baten alde lan egitea da, "bere sorrerako balio demokratikoak indartuko dituen Europa baten alde", "mugaz gaindiko harremanak natural bihurtzea eta erraztea bezain oinarrizkoa den behar bati" erantzuna emanez.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.
Ceutan, desagertutako senideen bila ari dira familia ugari, eta gorpuak identifikatzeko toki bat ireki dute
Oraingoz, 72 hildako zenbatu dituzte, baina urpekariek gorpu gehiago aurkitu dituzte.
Ceutako muga normaltasuna berreskuratzen ari da pixkanaka, baina hildakoak 67 dira jada
Migratzaile batzuek esan dute berriro saiatuko direla, eta "Poliziaren estrategia" kritikatu dute, saltokiei ixteko eskatu dietelako. 50.000 etorkin inguru itzuli dira Marokora.
Zergatik alda dezake hesi berriak Ceutako mugaren kudeaketa?
Azpiegitura berriak 500 metro ditu, eta berehalako itzulketen inguruko auzi juridiko bati erantzun nahi dio.