MEMORIA HISTORIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alemaniako presidentea Gernikan izango da azaroaren 28an, nazien bonbardaketaren biktimen omenez

Alemaniako presidente bat Gernikara joango den lehen aldia izango da, eta balio sinboliko eta politiko handia hartuko du bisitak. Ultraeskuinaren gorakada kezkagarriaren erdian dator pausoa. 

 Frank-Walter Steinmeier, artxiboko irudi baten. 

Frank-Walter Steinmeier Alemaniako Errepublika Federaleko presidentea Gernikara joango da azaroaren 28an, 1937an Kondor Legio naziak egindako bonbardaketan hildako herritarrak omentzeko. 

EITBk baieztatu duenez, Estatu espainiarrera hil honen 26tik 28ra egingo duen bisita ofizialaren barruan egingo du geldialdia Euskal Herrian, Gernikako Juntetxeak hartuko duen ekitaldi batean parte hartzeko. 

Lehen aldia da Alemaniako presidentea hiribilduan izango dena, eta balio sinboliko handia izango du. Pausoa ultraeskuinaren gorakada kezkagarriaren erdian dator.

Steinmeierren bisitak beste aurrekari historiko bat du Gernikan: Alemaniak bonbardaketaren biktimei barkamena eskatu zienekoa, orain 28 urte. Roman Herzog orduko presidenteak eman zuen urrats hori, gutun bidez. 

Bilbo eta Gasteiz ere bisitatuko ditu buruzagi alemaniarrak. 

 

 

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X