IKA-MIKA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

EHUko errektorearen eta Unibertsitate sailburuaren arteko bilera pribatua izango da

Hitzordua, egin, egingo da: ez da data zehatza zehaztu, baina azaroaren 19a baino lehen izango da, orduan agertuko baita errektorea Eusko Legebiltzarrean.

GRAFCAV6027. BILBAO, 05/11/2025.-El rector de la Universidad del País Vasco (EHU), Joxerramon Bengoetxea, (d) junto al consejero de Ciencia, Universidades e Innovación, Juan Ignacio Pérez Iglesias, (i) han inaugurado este miércoles la XXV edición de Zientzia Astea entre agradecimientos mutuos tras unas jornadas de reproches al respecto de la financiación. EFE/Luis Tejido

Perez Iglesias, Bengoetxearen ondoan. Argazkia: EFE

Juan Ignacio Perez Iglesias Unibertsitateetako sailburuak Radio Euskadin iragarri zuen Joxerramon Bengoetxea EHUko errektoreari deituko ziola 2026ko unibertsitate-aurrekontuari buruzko desadostasun publikoa ixteko bilera bat adosteko. Saileko iturriek baieztatu dutenez, hitzordua adostu dute dagoeneko, baina ez dute zer egunetan egingo den jakinarazi. Zehaztu dutenez, errektoreak Eusko Legebiltzarrean agerraldia egingo du azaroaren 19an, eta hori baino lehenago egingo dute. Lan-bilera pribatua izango da.

Perez Iglesiasek berriz adierazi du datorren urteko kontuek "finantzaketa nahikoa" bermatzen diotela euskal unibertsitate publikoari, eta defendatu du ez dagoela "gehiagorako tarterik". Halere, azpimarratu du aurreikusi dutela EHUri "inoiz baino diru gehiago" ematea. "Datuak kontakizuna hiltzen du", berretsi du.

Errektoreak lehendakariarekin bilera zuzena eskatu zuenetik areagotu da tentsiaoa. Perez Iglesiasek ez zuen erabaki horrekin bat egin, eta erakundeen arteko harremana tenkatu zen.

Biek batera ekitaldi publiko bat egin zuten atzo Bilbon, eta hasierako tentsioak giro adeitsuago bati bide eman zion. Elkarri eskerrak eman zizkioten eta elkarri bostekoa eman zioten. Keinu horrek etapa lasaiago baten hasiera ekartzea espero dute biek.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre "Anboto"-ri espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrerekin gainerako presoekin jokatzen duten moduan jokatu dute, eta adierazi du dela inolako neurri berezirik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragiten dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek gizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X