Ertzaintzaren pilotakada bat jaso ostean hil zen Rosa Zarraren omenezko plaka jarri du Donostiako Udalak
Orain arte, 37 plaka jarri ditu Udalak, "terrorismoaren eta motibazio politikoko indarkeriaren biktima izan zirenei espazio publikoan ikusgarritasuna emateko".
Donostiako Udalak plaka bat jarri du larunbat honetan Rosa Zarra Marinen omenez. Ertzaintzaren pilotakada bat jaso ostean hil zen, 1995ean, 58 urte zituela.
Amaraberriko Olaeta plazan egin dute ekitaldia, 12:00etan. Zarraren senarra eta seme-alabak izan dira bertan, eta arrosak utzi dituzte plakaren gainean.
Horiekin batera, poliziaren indarkeria salatu duten beste familia batzuk ere bildu dira omenaldian, Rosaren familiari elkartasuna eta babesa adierazteko. Besteak beste, Iñigo Cabacas, Xuhar Pazos eta Amaia Zabarteren senideak izan dira bertan.
Rosaren senideek salatu dute "zigorgabetasuna" nagusitu dela Eusko Jaurlaritzan, "egia eta justizia" nagusitu beharrean.
Jon Insausti Donostiako alkateak eta udaleko taldeetako ordezkariek ere parte hartu dute omenaldian.
Udalak 37 plaka ditu dagoeneko "espazio publikoan ikusgarritasuna emateko hirian hil diren terrorismoaren eta motibazio politikoko indarkeriaren biktimei".
Donostiako kaleetan hil diren ETAren biktimak (29), Komando Autonomo Antikapitalisten biktimak (3), DRILen biktimak (1), Batallon Vasco Españolen biktimak (1) eta poliziaren ekintzen biktimak (3) gogoratu nahi dituzte horrela.
Poliziaren indarkeria
30 urte bete dira Rosa Zarra hil zela. 58 urteko emakumea mobilizazio batean zegoen, Reale Arena estadiotik gertu, Ertzaintzaren pilota batek sabelean jo zionean. 8 egun geroago hil zen, ospitalean.
Martxoan, Eusko Jaurlaritzak "poliziaren indarkeriaren biktimatzat" jo zuen Rosa Zarra Marin. Gaur omendu du Donostiako Udalak.
Zure interesekoa izan daiteke
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.