Bi kazetarik ziurtatu dute fiskal nagusiak baino lehenago izan zutela Ayusoren bikotekidearen akordioaren berri
El País egunkariaren zuzendariorde ohiak azaldu duenez, bere iturria Madrilgo Erkidegoko Fiskaltzakoa zen.
Alvaro Garcia Ortiz, gaur, Auzitegi Gorenera iritsi denean. Argazkia: EFE
Miguel Angel Campos Cadena SER irratiko kazetariak eta Jose Manuel Romero El País egunkariaren zuzendariorde ohiak Auzitegi Gorenean adierazi dutenez, Isabel Diaz Ayuso Madrilgo presidentearen bikotekide Alberto Gonzalez Amadorren defentsaren e-mailaren berri izan zuten informazio hori Estatuko fiskal nagusi Alvaro Garcia Ortizen eskuetara iritsi aurretik.
Fiskaltzaren galderaren aurrean, Camposek ukatu egin du bere iturria fiskal nagusia izatea, eta martxoaren 13ko arratsaldean 2024ko otsailaren 2ko posta elektronikoa nola lortu zuen azaldu du. Email horretan, Gonzalez Amadorrek bi delitu fiskal aitortzen zituen, kartzela saihesteko itun baten truke. Kazetariak azaldu duenez, El Mundok 21:29an beste mezu elektroniko batean oinarritutako informazio bat argitaratu baino ordu batzuk lehenago izan zuen gaiaren berri; egunkari horrek zekarren albisteak Ayusoren bikotekidearen defentsari Fiskaltzak akordioa egitea eskaini ziola ziurtatzen zuen.
Camposek berretsi du martxoaren 13ko 15:34ak aldera ikusi zuela. Ikerketen arabera, Garcia Ortizek 21:59ak arte ez zuen horren guztiaren berri izan.
Kazetariak adierazi duenez, gau hartan fiskal nagusiari telefonoz deitu bazion ere, ez zuen harekin hitz egin. "Ahots-postontziak erantzun zuen", esan du, eta adierazi du "inoiz" ez duela "Alvaro Garcia Ortizekin harreman pertsonal edo profesional sendorik izan".
Jose Manuel Romero El País egunkariaren zuzendariorde ohiak ere lekuko gisa deklaratu du, eta martxoaren 12tik Gonzalez Amadorren defentsak akordioa lortu nahi zuela bazekiela adierazi du.
Romerok esan du fiskal nagusia ez zela haren iturria, eta gaineratu du Madrilgo Erkidegoko Fiskaltzako "iturri fidagarri" batek eman ziola guztiaren berri. Iturri horrek, gainera, Carlos Neira defentsako abokatuaren izena eman zion.
El País egunkariko beste hiru kazetarik deklaratu dute astearte honetan, eta Romerok kontatutakoa berretsi dute.
ElPluraleko kazetari bat izan da deklaratzen azkena. Sekretu profesionalari heldu dio, martxoaren 14ko goizean argitaratutako otsailaren 2ko postaren irudia nork bidali zion ez jakinarazteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak ukatu egin du CNIren txostenik egon zenik.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.
Ceutan, desagertutako senideen bila ari dira familia ugari, eta gorpuak identifikatzeko toki bat ireki dute
Oraingoz, 72 hildako zenbatu dituzte, baina urpekariek gorpu gehiago aurkitu dituzte.
Ceutako muga normaltasuna berreskuratzen ari da pixkanaka, baina hildakoak 67 dira jada
Migratzaile batzuek esan dute berriro saiatuko direla, eta "Poliziaren estrategia" kritikatu dute, saltokiei ixteko eskatu dietelako. 50.000 etorkin inguru itzuli dira Marokora.
Zergatik alda dezake hesi berriak Ceutako mugaren kudeaketa?
Azpiegitura berriak 500 metro ditu, eta berehalako itzulketen inguruko auzi juridiko bati erantzun nahi dio.
Marlaskaren arabera, Maroko "ez da mehatxua", eta Ceutara iritsitako migratzaileek ezingo dute euren egoera erregularizatu
Barne ministroak adierazi du Espainiako Gobernua lanean ari dela uztailaren 30ekoa bezalako sarrera masiborik berriro gerta ez dadin, baina onartu du ezin duela bermatu halakorik berriro ez gertatzea.
Sanchezek EBko Barne ministroen premiazko bilera eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren harira
Espainiako Gobernuko presidenteak "kezka larria" helarazi dio Ursula von der Leyeni Europako zenbait gobernuren erreakzioagatik, eta Italiak iragarritako mugen itxiera gogor kritikatu du.