Etxebizitzaren, Segurtasunaren eta mugikortasunaren alorretan elkarlana eskatu dio Insaustik lehendakariari
Imanol Pradalesek Donostiako alkatea hartu du Ajuria Enean, eta hiriko erronka nagusiak aztertu dituzte, Etxebizitzari lehentasuna emanez.
Etxebizitzaren, Segurtasunaren eta mugikortasunarekin alorrean Eusko Jaurlaritzarekin elkarlana sakondu nahi du Jon Insausti Donostiako alkateak, eta mezu hori helarazi dio, gaur, Imanol Pradales lehendakariari.
Ajuria Enean bildu dira bi mandatariak, Donostiako alkateak kargua hartu berritan abiatu zuen bilera-errondaren barruan. Udalak ohar bidez jakinarazi duenez, alkateak eskerrak eman dizkio lehendakariari, Jaurlaritzak Donostiarekin duen konpromisoagatik, eta horren erakusle, bi inbertsio handi aipatu dizkio: ordenagailu kuantikoa eta eraikitzen ari diren protonterapia zentroa.
Hiriko erronka nagusiak aztertu dituzte, Etxebizitzari lehentasuna emanez. Zentzu horretan, etxe berriak eraikitzeko hirian dauden lur eremu guztiez hitz egin dute: Martutene, Loiola eta Altza auzoetan dauden eremuez, hain zuzen.
Mugikortasunari dagokionez, berriz, Loiolako Erriberatako geltokiari buruz edota Atotxako geltokiaz aritu dira hizketan.
Azkenik, Segurtasuna ere izan dute hizpide, eta alor horretan, Ertzaintzarekin elkarlanean jarraitzearen beharra azpimarratu du alkateak.