Epaiketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

2000 eta 1996an egindako atentatuengatik ETAko hiru buruzagi ohi Espainiako Estatuaren esku uzteko baimena eman du Frantziak

Juan Antonio Olarra Guridi, Ainhoa Mugica Goñi eta Javier Garcia Gaztelu, ‘Txapote’, dira.

<img style="float:left;margin:5px;" src="http://10.126.2.21/media/images/2010/07/05/318114/318114_txapote_thumbnail.jpg"/><br/><strong>Txapote</strong>
Javier García Gaztelu, artxiboko irudi batean.

Frantziako Justiziak Juan Antonio Olarra Guridi, Ainhoa Mugica Goñi eta Javier Garcia Gaztelu, Txapote, ETAko buruzagi ohiak Espainiako Estatuaren esku uzteko baimena eman du asteazken honetan. Izan ere, hirurak epaituko dituzte 2000an polizia bat hil zuen atentatu bat egiteagatik; hirugarrena, gainera, 1996ko uztailean, Donostian, bonba-autoz egindako beste atentatu bategatik eramango dute auzitara.

Parisko Apelazio Auzitegiko instrukzio-aretoak oniritzia eman dio, lehenik eta behin, Madrilgo Auzitegi Nazionalak eskatutako euroaginduari, Pedro Antonio Blanco armadako teniente koronela Madrilen hil zuten ekintzagatik hirurak aulkian esertzeko. Erruduntzat joz gero, hirurek 20 urte arteko espetxe-zigorra izango dute.

Bestalde, Pariseko aretoak Madrilgo auzitegiak Txapoteren aurka emandako beste euroagindu bat onartu du, Albino Alfredo Machado Donostiako polizia-kuarteleko sukaldariari lapa-bonba batekin egindako atentatuagatik epai dezaten.

Egozten zaizkien gertakari guztiak Espainiako Estatuan gertatu baziren ere, Frantziako Justiziak oniritzia eman behar du ETAko hiru buruzagi ohi horiek Espainian epaitu nahi dituzten bakoitzean, Frantzian atxilotu zituztelako.

Zure interesekoa izan daiteke

SEVILLA,05/07/2026.- El líder del PP-A, Juanma Moreno, pronuncia la fórmula de juramento de su cargo para tomar posesión por tercera vez como presidente de la Junta en el Palacio de San Telmo, sede de la Presidencia de la comunidad, este domingo, en Sevilla. EFE/Julio Muñoz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Juanma Morenok Andaluziako presidente kargua hartu du hirugarrenez

Juanma Moreno Andaluziako Alderdi Popularreko buruak hirugarrenez hartu du Juntako presidente kargua. San Telmo Jauregian egin da ekitaldia eta bertan izan da Manuel Gavira presidenteordea, Voxen Andaluziako burua. Karguaren zina egin ostean Andaluziako presidentea "harro" agertu da. Aipamena egin die Andaluzian jaio zirenei eta baita "gaur egun kanpotik etorri eta berea den lurrarekin konpromisoa hartu dutenei" ere. Voxekin koalizioan abiatu duen legealdia "emankorra" eta "luzea" izatea espero duela gaineratu du.

VITORIA, 02/07/2026.- La alcaldesa de Vitoria, la socialista Maider Etxebarria, este jueves durante el pleno de debate general de política municipal. El Ayuntamiento de Vitoria está ultimando la ordenanza que permitirá la habilitación de viviendas en locales situados a pie de calle, que tendrán precios topados y que deberán destinarse a domicilios habituales y permanentes con la prohibición de otros usos para evitar la especulación. EFE/ADRIAN RUIZ HIERRO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Lonjetan etxebizitzak eraikitzeko ordenantza amaitzear du Gasteizko Udalak, prezio mugatuekin eta espekulazioa saihesteko neurriekin

Maider Etxebarria alkateak politika orokorreko osoko bilkuraren lehen eguna aprobetxatu du, besteak beste, Udal gobernuaren hiru urteen balantzea egiteko, besteak beste, etxebizitza arloan. Osoko bilkurak oposizioaren erreplikekin jarraituko du ostiralean, baina hiru alderdiek, EH Bilduk, PPk eta Podemosek, dagoeneko adierazi dute euren atsekabea eta "etsipena".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X