KATALUNIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Amnistiari buruzko azken hitza “aberria salbatu” nahi duten epaileek dutela ohartarazi du Puigdemontek

EBko abokatu nagusiak amnistia legearen gainean emandako iritzia dela eta balorazio ezberdinak egin dituzte aldeek. EBko abokatu nagusiak amnistia legeari babesa eman diola iritzi diote Junts, ERC eta Espainiako Gobernuak.  PPren ustez, berriz, amnistia legeak zuzenbide estatuaren printzipioak "urratu" dituela ondorioztatu du Europar Batasuneko abokatu nagusiak. 

GRAFCAT4046. PERPIÑÁN (FRANCIA), 27/10/2025.- El presidente de JxCat, Carles Puigdemont, este lunes durante una comparecencia ante los medios sin admitir preguntas, después de la reunión de la dirección ejecutiva de JxCat, en la que ha avisado al presidente del Gobierno, Pedro Sánchez, de que a partir de ahora ya no podrá contar con la mayoría que permitió su investidura: "Podrá ocupar poltronas, pero no podrá gobernar. Podrá tener poder, pero no podrá ejercer el gobierno". EFE/David Borrat

Carles Puigdemont (Junts), artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Europar Batasuneko abokatu nagusiak amnistia legeari buruz duen iritzia jakinarazi berritan, lehen balorazioa egin du Carles Puigdemont Kataluniako Generalitateko presidente ohiak. Juntsen presidente ere badenak ohartarazi duenez, "aberria salbatu" nahi duten Espainiako epaileek izango dute auziari buruzko azken hitza. 

Abokatu nagusiaren esanetan, Kataluniako prozesuagatik zigortutakoei ezarritako amnistia legea, "ez da autoamnistia". 

X sare sozialean argitaratutako mezu batean Puigdemontek adierazi duenez, EBko abokatu nagusiak agerian utzi du amnistia legearen aplikazioa luzatzeko eta blokeatzeko Espainiaren aldetik dagoen "estrategia lotsagabea". 

Erreakzio gehiago

Jordi Turull Juntsen idazkari nagusiak Auzitegi Konstituzionalari eskatu dio EBko abokatu nagusiaren txostena aintzat hartzeko eta amnistia aplikatzea eskatzeko mahai gainean dituen helegiteak ebaztu ditzala. Turullek onartu du gaurkoa aurrerapauso bat dela, eta erbesteratutako kideen itzulera ekar dezakeela. 

Oriol Junqueras ERCren presidenteak azpimarratu du Europako Justizia Auzitegi Nagusiak abokatu nagusiaren iritzia aintzat hartzen badu bidea nabarmen erraztuko zaiela Auzitegi Konstituzionalean Kataluniako buruzagi independentistek ezarri dituzten helegiteei.

Espainiako Gobernuaren izenean, Felix Bolaños Justizia ministroak "garaipen handia" dela azpimarratu du, araua Europako zuzenbidearen araberakoa dela "argi eta garbi" ondorioztatu duela iritzita. 

Cuca Gamarra PPren ordezkariaren esanetan, berriz, abokatu nagusiak bere txostenean baieztatu du amnistia legeak zuzenbide estatuaren printzipioak urratzen dituela, "autoamnistia" dela eta Pedro Sanchezen inbestidura "erosteko" egin zela. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Laura Garridoren esanetan Santurtziko, Getxoko eta Osakidetzako kasuek erakusten dute EAJk "legezkotasuna urratzen" duela bere mesedetan

Laura Garrido PPk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak salatu duenez, Santurtziko LEP baten azterketaren ustezko filtrazioak, Getxoko jauregitxoaren kasuak edo Osakidetzako segurtasun buru ohia kargura faltsu batekin iritsi izanak, agerian uzten dute EAJk "prozedurak aldatzen dituela eta legezkotasuna urratzen dela dela Administrazioa bere eta bere lagunen zerbitzura jartzeko".

Lander Martinez
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Lander Martinezen arabera, ezkerreko aliantzarako lehen urratsa Gobernuan dauden alderdien artekoa izan den arren, zabala da eta nahi duen oro dago gonbidatua

Sumarreko diputatuaren iriziz, "begi onez" ikusi behar dira ezkerra batzeko sortzen diren egitasmo guztiak, "hori beti izango da ona ezkerrarentzat". Halaber, bere ustez, Yolanda Diaz da "gaur egun duen profil politiko onena", baina ezkerreko aliantza berri horren lidergoa nork eramango duen ez dute oraindik eztabaidatu ere egin.  

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJ ez den beste alderdi batek Santurtzin agintzeko aukera "ez du ikusten" Ansolak

Karmele Tubilla Santurtziko alkate jeltzaleak dimisioa eman ondoren, EH Bildu lantzen ariko litzatekeen gehiengo alternatiboari buruz galdetuta, Iñigo Ansola EAJren Bizkaiko presidenteak esan du ez duela  alkatetza galtzeko arriskurik ikusten. Aurreratu du jada jarri direla PSE-EEkin harremanetan. "Ikusiko dugu zer ematen duten negoziazioek", zehaztu du, 'Ganbara' saioan egin dioten elkarrizketan. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X