EAJk ukatu egin du 2018ko zentsura-mozioaren truke izendapenak eskatu izana, eta esan du ez duela "Cerdan sarearekin" zerikusirik
Adierazi dute gezurra dela Espainiako Gobernuari hiru kargu publiko eskatu izana, eta ukatu egin dute Guardia Zibilak obra publikoko ustezko sarearekin zerikusirik izatea, UCOren txosten batek alderdia 2018ko "izendapen-eskaeretan" inplikatu berritan.
EAJk erabat ukatu du 'Koldo auzi'ko ustelkeria sarearekin inolako loturarik izatea, eta adierazi du ez duela Guardia Zibilaren Unitate Zentral Operatiboaren azken txostenak jasotzen dituen goi-kargudunak izendatzeko ustezko eskaeren berri. Dokumentu horren arabera, Santos Cerdanek karguen zerrenda bidali zien Koldo Garciari eta Jose Luis Abalos orduko ministroari, EAJk 2018ko zentsura-mozioan parte hartzearen truke eskatu omen zituenak.
Jeltzaleen zuzendaritzak adierazi duenez, "EAJk ez du inolako eskaerarik egin", eta "erabat faltsua" da izendapen horiek Pedro Sanchez Moncloara iristearekin zerikusirik zutenik. Gainera, esan dute alderdiak ez duela inoiz loturarik izan Cerdan, Abalos, Koldo eta hainbat enpresaburu ikertzen ari diren "obra publikoen ustezko sarearekin".
UCOk txostenean adierazi duenez, Cerdanek barne-mezu bat bidali zuen 2018ko ekainean, "izendapen-eskaerak" izeneko artxiboa erantsita. Bertan, Javier Cachon Ingurumen Ministerioko Ingurumen Ebaluaziorako Zuzendaritzan mantentzeko proposamena agertzen zen, baita Adifen eta INI eta SEPIn bi lanpostu "garrantzitsu" ere. Ikertzaileek azpimarratu dutenez, Cachonek Mina Muga proiektuaren aldeko ingurumen-inpaktuaren adierazpena sinatu zuen 2019an, Acciona eta Servinabarrek osatutako ABEE bati esleitua.
Guardia Zibilaren arabera, Servinabar omen zen Cerdanen diru-sarrera irregularren bide nagusia, eta zehazten du Accionak Logroño, Sevilla eta Sant Feliu de Llobregateko proiektuetan lortutako esleipenen zenbatekoaren % 2 lortuko zituela. Txostenean jasotzen denez, enpresak alokairuak, nominak eta PSOEko Antolakuntza idazkari ohiaren familia-inguruneari lotutako zenbateko batzuk ere ordaindu zituen.
Bestalde, Belateko tunelen esleipena ikerketan sartzeko eskatu dio UCOk Leopoldo Puente Auzitegi Goreneko epaileari, Cerdan, Acciona eta beste operatibo batzuen arteko loturak atzeman dituelako.
Aitor Esteban EAJko presidenteak "erabat" gezurtatu du bere alderdiak kargu publikoak eskatu zituenik Pedro Sanchez Gobernuko Presidentetzara eraman zuen zentsura-mozioaren ostean.
Estebanek zentsura-moziorako negoziazioetan parte hartu zuen Kongresuko bere taldearen bozeramaile zenean, eta argi utzi du EAJk ez zuela "hori egin".
Adierazi du ez duela Javier Cachon ezagutzen, ezta Adifen edo SEPIn goi-kargudunetatik kanpo lan egiten duen inor ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Koldo Garciak “tentel” deitu dio Aldamari, eta epaiketa “lehertuko” duten frogak aurkeztuko dituela esan du
Jose Luis Abalosen aholkulari ohiak audio bat bidali du Telecincora, eta bertan adierazi du “erabat errugabeak” direla frogatuko dutela.
Abalos, Koldo Garcia eta Aldamaren aurkako epaiketa hasi da, maskarak iruzurrez erostea egotzita
Fiskaltzak eskatu du ministro ohiari 24 urteko espetxe-zigorra ezartzea; 19 urte, Garciari, eta 7 urte, Aldamari. 70 lekuko baino gehiago agertuko dira Auzitegi Gorenean.
Ikerketa batzordeak bertan behera utzi du Cerdanen emaztearen agerraldia, osasun arazoengatik deklaratzeari uko egin baitio
Erabaki hori gorabehera, txostenak "zalantzak sortu dizkie", batzordeko presidenteak esan duenez, baina "kontuz ibiltzeko moduko gai bat" dela iritzita, deklarazioa bertan behera uztea erabaki dute, bai eta Cerdanen emazteak aurkeztutako agiriari buruzko txosten "juridikoak" eta beste mediku batzuren "osasun txostenak" biltzea ere.
Epaiketa bertan behera uztea eskatu dute Kitchen auziko akusatuen abokatuek, intrukzioan akatsak izan direla argudiatuta
Lehen saioan, aurretiko gaiei helduta, hamar akusatuen abokatuek galdegin dute bertan behera utz dezatela Mariano Rajoyren Gobernuaren garaiko Barne Ministerioaren buruzagitzaren aurkako epaiketa.
PPk kritikatu du "biktimismoan" eta euskal herritarren errealitatetik urrun bizi dela EAJ
Laura Garridok (PP) hedabideen aurrean adierazi duenez, Aberri Egunean "betiko diskurtsoa" izan zuen EAJk. "Jauzi kualitatibo bati buruz hitz egin zuten, eta jauzi horrek euskal herritarrei mesede egingo ote dien galdetu nahi diet, kontuan izanda independentzia ez dagoela euskal herritarren lehen kezken artean", esan du.
Eibar Memoria Demokratikorako Leku da, ofizialki, gaurtik
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako ebazpenak jasotzen duenez, "Eibarko hiriak Memoria Demokratikoaren Leku gisa aitortzeko oinarriak biltzen ditu, errepublikaren legezkotasunaren defentsa aktiboaren nahiz nazioarteko zuzenbide humanitarioaren urraketa larrien agertoki izan baita".
Arkaitz Rodriguez: "EH Bildu ez da hurrengo hauteskundeetan pentsatzen ari, hurrengo belaunaldietan baizik"
Koalizio subiranistako Ekintza Politikoko idazkariak EAJri erreferentzia eginez esan duenez, "penatuta entzuten ditugu hainbat adierazpen, ezin dugu ulertu nola dagoen kezkatuago dagoenik oraindik urtebete luze barru izango diren hauteskundeekin, herritarren arazoei konponbideak ematearekin baino".
Rajoyren Gobernuko Barne Ministerioko buruzagitza akusatuen aulkian eseriko da gaurtik aurrera, Kitchen auziagatik
Fernandez Diaz Barne Ministerioaren buru zen, Fiskaltzaren arabera, 2013an Gurtel auziko frogak lortzeko Luis Barcenas PPko diruzain ohiaren esku "legez kontrako inteligentzia operazio bat" egitea pentsatu zutenean, eta, horrela, epailearen esku geratzea "saihesteko".
Estebanek Ayusori erantzun dio "katetada" bere "aldarrikapen nazional nagusia kaña bat hartzea" dela eta Otegik "zureen ekarpena Gernikan Condor Legioa" izan zela
Isabel Diaz Ayuso Madrilgo Erkidegoko presidenteak Picassoren Gernika Euskadira aldi baterako eramateko "asmo nazionalistak" kritikatu ditu ordu batzuk lehenago, "katetada" direla esanez.
PPk eta UPNk, EH Bilduk Iruñean egin duen ekitaldiaren harira: "Nafarroa ez da inoiz euskalduna izango"
Sayasen esanetan, Nafarroa "forala eta espainiarra da historikoki, ordenamendu juridikoak hori diolako eta, batez ere, nafar gehienen nahia hori delako". Bestalde, Ibarrolak nabarmendu du UPNk bermatzen duela "Nafarroa euskal errepublikaren parte ez izatea".