FISKAL NAGUSIA KONDENATZEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainiako Gobernuak “errespetatu” egiten du Estatuko fiskal nagusia zigortzea, baina adierazi du ez dagoela ados

Gobernuko iturrien arabera, hurrengo egunetan jarriko dute martxan Garcia Ortiz ordezkatzeko prozesua.

Iragarkia
Felix Bolaños
18:00 - 20:00

Espainiako Gobernuak adierazi du errespetu egiten duela ostegun honetan Auzitegi Gorenak Alvaro Garcia Ortiz Estatuko fiskal nagusiari bi urteko gaitasungabetzea ezartzeko hartutako erabakia, baina adierazi du ez datorrela bat.

Auzitegi Gorenak epaiaren emaitza eman du jakitera momentuz. Gobernuko iturriek emaitza horri buruzko lehen gogoeta egin dute, baina azpimarratu du epai osoa irakurri behar dela.

Hala ere, jakinarazi dute datozen egunetan jarriko dutela martxan fiskal nagusi berria izendatzeko prozesua. Zuzenbidearen esparruan ospe profesional handiko pertsona izango dela bermatu dute.

Azkenik, Gobernuak goraipatu egin du Garcia Ortizek Estatuko Fiskaltza Nagusiaren buru izandako tartean "legearen eta egiaren defentsan" egindako lana. Gobernuko kideek, Pedro Sanchez buru zutela, fiskal nagusia errugabea dela defendatu izan dute orain arte.

Hain zuzen ere, Oscar Lopez Eraldaketa Digitalerako eta Funtzio Publikorako ministroari gaiari buruz galdetu diote Madrilen, ekitaldi batetik irteten ari zenean. “Zuhurra” izango dela eta ahoa itxiko duela erantzun du, eta epaia osorik irakurri nahi duela jakinarazi du.

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X