FISKAL NAGUSIA KONDENATZEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Inbestiduraren gehiengoak gogor kritikatu du Garcia Ortizen aurkako zigorra

Epai osoa aztertu ondoren balorazio hobea egingo dutela esan arren, PSOEk, Sumarrek, ERCk eta EAJk epaiari buruz egindako lehen iritziek "kolpe judiziala" edo "politikaren judizializazioa" aipatzen dute.

MADRID, 03/11/2025.- El fiscal general del Estado, Álvaro García Ortiz (i), junto a sus abogados Consuelo Castro y José Ignacio Ocio,  este lunes en el inicio del juicio por la presunta filtración de información sobre la investigación por fraude a Hacienda de la pareja de Isabel Díaz Ayuso en el Tribunal Supremo. EFE/J.J. Guillén POOL
Alvaro García Ortiz epaiketan. Argazkia: EFE.

Pedro Sanchezen inbestidura ahalbidetzeko gehiengoa osatu zuten alderdiek gogor kritikatu dute Alvaro Garcia Ortiz Estatuko fiskal nagusiari bi urteko gaitasungabetzea ezartzea, sekretuak ezagutarazteagatik. Epaia osorik ezagutu ondoren baloratuko dutela adierazi dute, baina lehen iritzietan "kolpe judiziala" eta "politikaren judizializazio" aipatu dituzte.

Gobernuak egin bezala, PSOEk ere zigorra "errespetatzen" duela baina ez duela harekin bat egiten adierazi du ohar baten bidez. Hala ere, epaiaren eduki osoa ezagutu arte itxarongo duela dio oharrak. 

Alderdiak fiskal nagusiaren lana ere aitortu nahi izan du, "legearekin, egiarekin eta erakunde publikoen independentziarekin duen konpromisoa".

Hala ere, Patxi Lopez PSOEk Kongresuan duen bozeramailearen hitzetan, epaiaren emaitza "lotsagarria" da. Epaia beteko dutela jakinarazi du, baina "prozesu osoari buruz dakiguna jakinda, lotsagarria iruditzen zait" aitortu du.

Koalizio Gobernuko beste bazkideak, Sumarrek, uste du Gorenaren kondena "kolpe judiziala" dela. "Botere judizialeko sektore batzuek Gobernuaren aurkako borroka politikoan sartzea erabaki izanaren frogarik argiena" iruditu zaio ezkerreko alderdiari, ohar batean kaleratu duenez.

Mugimenduko iturriek adierazpenetan "bizitza demokratikoan eragiteko saiakera" gisa definitu dute eta erabaki hori "zantzu ahuletan" oinarritua dagoela gogorarazi dute, "froga bakar bat izan gabe".

Alderdiko koordinatzaile Lara Hernandezek Jose Maria Aznarrek 2023an botatako esaldi batekin lotu du epaia. Presidente ohiak "egin dezakeenak egin dezala" adierazi zuen unibertsitate bateko ekitaldi batean, inbestidurari eta Amnistia Legeari buruz hitz egin zuenean, eta, Hernandezen ustetan, bide horretatik joan da erabaki hau ere.

Bestalde, Ione Belarra Podemoseko idazkari nagusiak "kolpismo judizial huts" gisa definitu du X sare sozialean Gorenak emandako epaia, eta ziurtatu du "eskuin judizialak modu zibilean" hil duela Garcia Ortiz, "Ayusoren eta haren mutil-lagunaren ustelkeria estaltzeko".

Esquerra Republicana (ERC) alderdiak Kongresuan duen bozeramaileak, Gabriel Rufianek, ere sare sozialetan hitz egin du fiskal naguriaren aurkako epaiari buruz. Epaileek "mezu argi bat" eman dutela uste du: "Ayuso ez da ukitzen".

EH Bilduri dagokionez, Arnaldo Otegi idazkari nagusiak ere Aznarrek 2023an esandakoekin lotu du fiskal nagusiari ezarritako zigorra X sare sozialean.

Bien bitartean, EAJk Garcia Ortiz kondenatzea "politikaren judizializazioaren" adibide gisa ikusten du, "denei kalte egiten dielako". Hala adierazi du Maribel Vaquero Kongresuko bozeramaileak X sare sozialean.

Jeltzaleen bozeramaileak "harridura" agertu du, epaia "sakon" aztertuko dutela esan ostean.

Juntsen kritikak PSOEri

Junts aldendu egin da Gorenaren erabakiari egindako kritiketatik eta PSOEren aurka egin du. Miriam Nogueras Kongresuko bozeramailearen hitzetan, "Justiziak justua izateari uzten dio beraiei eragiten dienean".

Gaineratu duenez, "kataluniarrak dira erabaki honekin gutxien harritu direnak, Gorena ezagutzen dugulako eta Fiskaltza noren esku dagoen badakigulako", eta gogorarazi du PSOEk eta PPk Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren osaera adostu zutela.

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X