Sumarrek ez du Eusko Jaurlaritzarekin negoziatzen jarraituko eta osoko zuzenketa aurkeztuko die aurrekontuei
Horixe iragarri die Jon Hernandez Sumarreko legebiltzarkideak komunikabideei. Hernandezek salatu duenez, Jaurlaritzak erakutsi du ez dituela Sumarrekin negoziatu nahi datorren urteko aurrekontuak.
Jon Hernandez Sumarreko legebiltzarkideak iragarri du bere taldeak ez duela jarraituko Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuak negoziatzen. Sumarrrek 2026rako aurrekontuen proiektuari osoko zuzenketa aurkeztuko diola iragarri du.
Kontrol Saioan egin du iragarpena Sumarreko legebiltzarkideak, kazetarien aurrean. Hernandezek salatu duenez, Jaurlaritzak erakutsi du ez dituela Sumarrekin negoziatu nahi datorren urterako kontuak.
Aurrekontuak adosteko koalizioarekin akordioa lortzeko edozein aukera "hautsi" izana leporatu dio legebiltzarkideak Jaurlaritzari. Gaineratu du negoziazio prozesuan "mahaikide gabeko mahai batera" inguratu direla sentitu izan dutela.
Jon Hernandezek gogorarazi du bere taldeak aurrekontuak aldatzeko proposamen "zehatza" aurkeztu diola Jaurlaritzari, eta ez duela Jaurlaritzaren aldetik "kontraproposamenik" jaso. "Eusko Jaurlaritzak ez digu proposamenik helarazi nahi izan", bota du. Ildo horretan, kritikatu egin du Imanol Pradales lehendakariak ostiral honetan kontrol saioan esan izana "Sumarrek Eusko Jaurlaritzaren proposamen bat duela", baina ez omen da egia, Hernandezen esanetan.
Baldintza horietan, Jaurlaritzarekin negoziatzen jarraitzeko "inolako aukerarik" ez dagoela adierazi du. Gobernuari aurpegiratu dio elkarrizketarako deia maiz egitea, baina gero oposizioaren babesa "debalde" lortu nahi izatea.
Zure interesekoa izan daiteke
Rufianek eta Monterok ezkerra batzea eskatu dute, Voxi aurre egiteko: "Bestela, banan-banan hilko gaituzte"
Gabriel Rufian ERCk Kongresuan duen bozeramaileak eta Irene Montero Podemoseko bigarrenak PSOEren ezkerretara dauden alderdien batasuna aldarrikatu dute, eta biek defendatu dute ezkerreko balizko fronte horien gidaritza euren alderdiek hartzea Estatuan eta Katalunian. "Betela, banan-banan hilko gaituzte", esan dute, Bartzelonan egin duten ekitaldia.
Carmen Panok Aldamaren aginduz Ferrazen 90.000 euro entregatu zituela berretsi du Gorenean
Enpresariak esan du 45.000 euroko bi ordainketa eraman zituela PSOEren egoitzara, eta Abalosek hidrokarburoen lizentzian egindako kudeaketengatik “etxe bat" nahi zuela adierazi du.
Otxandianok "haren kapital politikoa jartzeko" eskatu dio Pradalesi, "estatus politiko berriaren eztabaida erdigunean kokatzeko"
EH Bilduren Legebiltzarreko bozeramaileak gehiengo kualifikatuak eta giro politiko "nahiko aldekoa" direla aprobetxatzearen alde egin du, "herri akordioak, akordio nazionalak eta estatu ikuspegia duten itunak lortzeko" EAEn, bere ustez, eta egungo testuinguru historikoan, hori baita "herri honen interesak babesteko alternatiba zentzuzko bakarra".
Josu Urrutikoetxearen aurkako epaiketa abiatu da Parisen, Frantzian bere kontra irekitako azken prozeduraren barruan
Epaiketa pasa den urrian egitekoa zen, baina Josu Urrutikoetxearen osasun arrazoiengatik apirilera atzeratu zen. Parisko Dei Auzitegian epaituko dute 2002tik eta 2005era ETAko kide izan zelakoan.
Jaurlaritzak "titular gutxiago eta lan gehiago" eskatu du, migrazioaren egiturazko erronkari aurre egiteko
Haurren eta Nerabeen Konferentzia Sektoriala bertan behera geratu zen atzo, PP buru duten erkidego ia guztiek bertan parterik ez hartzea erabaki baitzuten. Nerea Melgosa Ongizate Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak migrazioaren arloan Jaurlaritzak dituen eskumenak handitzea eskatu du, eta Estatuari eskatu dio egiturazko estrategia bat gara dezala, haurrak eta nerabeak zaintzeko.
Ezkerra, Rufian eta Monteroren arteko bilerari so
ERC, EH Bildu, BNG, Compromis, MES, Sumar eta Podemos alderdiak bilduko dituen hautagaitza "plurinazionala" bultzatzeko azken hilabeteetan ERCren bozeramaileak egindako proposamenaren ostean etorri da hitzordua.
Korrikan erakutsitako ETAko presoen irudien gaineko ikerketa zabaltzea agindu du Auzitegi Nazionalak
UPNk jarri zuen salaketa, euskararen aldeko lasterketa Iruñeko Txantrea auzotik eta Nafarroako beste hainbat herritatatik igaro zenean erakutsi ziren irudiekin terrorismoa goratu eta biktimak umiliatu zirelakoan.
Claudia Montesek Gorenaren aurrean adierazi du Abalosek ez ziola inoiz esan Logirailen “entxufatu” zuenik
Lekukoaren arabera, ministro ohiak lan eskaintzen estekak baino ez zizkion bidali, eta Koldo Garciak hasieratik esan zion enpresa publikoan haren “nagusia” zela.
50 urte dira ETAk Aingeru Berazadi erail zuela
ETAk hildako lehen enpresaria izan zen Aingeru Berazadi, eta baita bahitu ondoren hil zuten lehenengo laguna ere. Mende erdi geroago, Cristina alabak aita omendu du, eta enpresariek gogora ekarri dute hilketak izan zuen eragina.
EAJk borondate politikoa eskatu du "Gernika" lekuz aldatzeko aukera teknikoetan sakontzeko
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak ziurtatu du ez dituela zalantzan jartzen Reina Sofia museoko adituen txosten teknikoak. Horien arabera, ez da komeni da koadroa mugitzea; hala ere, adituen txosten gehiago eskatu ditu. "Gauza ezinezkoagoak ikusi ditugu", ziurtatu du.