Europako Alderdi Demokrata
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Europak "Euskadi bezalako" Estaturik gabeko nazioak kontuan har ditzala eskatu du Pradalesek

Europako Alderdi Demokratak (PDE) urteroko kongresua egin du ostiral honetan BECen. Bertan, Europako alderdietako buruzagi politikoak, aktibistak eta intelektualak izan dira.

GRAFCAV6812. BARAKALDO (BIZKAIA), 21/11/2025.-Foto de familia con el presidente del PDE François Bayrou (c) el lehendakari, Imanol Pradales (I) el presidente del PNV Aitor Esteban, (d) y el secretario general del PDE, Sandro Gozi, (ci) este viernes donde  celebran el congreso anual del Partido Demócrata Europeo (PDE) en la  localidad vizcaína de Barakaldo. EFE/Luis Tejido
Europako Alderdi Demokrataren (PDE) urteko kongresua. Argazkia: EFE

"Estatuaren ikuspegiak" gainditu eta "Euskadi bezalako" Estaturik gabeko nazioen gaitasunak onartuko lituzkeen eredu europar berri baten alde egin du Imanol Pradales lehendakariak ostiral honetan, federalismo "harmonizatzaile eta ez uniformizatzaile" baten baitan.

Pradalesek "maila anitzeko gobernantza" garatzeko deia egin du, politikoki eta finantzarioki erabakiak batera hartzea ahalbidetzeko. "Batasunaren kohesio-politika berrikusi eta hobetu egin behar da, baina Europako finantza-esparru berriaren erabakitzeko boterea hiriburuetara esklusiboki transferitzearen aurka dago Euskadi", azpimarratu du.

Europako Alderdi Demokratak (PDE) urteroko kongresua egin du ostiral honetan Barakaldoko (Bizkaia) BECen. Bertan izan dira Europako alderdietako buruzagi politikoak, aktibistak eta intelektualak.

Parte-hartzaileen artean izan dira, besteak beste, Aitor Esteban EBBko presidentea, Francois Bayrou PDEko presidentea eta Sandro Gozi idazkari nagusia.

Topaketaren hasieran, lehendakariak esan du erronka globalei, populismoei eta estremismoei erantzuteko ez dela muga bakoitzean babestu behar.

"Europaren alde gehiago egitean datza erantzuna", adierazi du Pradalesek, eta Agirre lehendakariaren lana gogora ekarri du.

Euskadi demokrazian eta Europan beti sinistu duen "nazio" bat dela azpimarratu ondoren, munduko egungo ordena ezegonkorraz eta immigrazioa zein gatazka armatuak bezalako gaiek dakartzaten erronkez ohartarazi du.

Ildo horretatik, liskar horiek eragiten dituzten ondorio ekonomikoak aztertu ditu, neurri protekzionistekin eta muga-zergekin adibidez, eta bere patuaren jabe den Europa baten aldeko apustua egin du, "inoren menpeko" bihur ez dadin.

Pradalesek beste gai batzuk ere izan ditu hizpide bere hitzaldian, hala nola berrindustrializazioa, segurtasuna, defentsa, etxebizitza, energia edota teknologia. Lehendakariak horien garrantziaz ohartarazi du, kontinentearen etorkizuna jokoan dagoela iritzita.

Testuinguru horretan, egoera honek autonomia politikoa eskatzen duela ziurtatu du, eta gehiengoen sistema arin baten alde egin du, betorik gabe aurrera egin ahal izateko.

GRAFCAV6815. BARAKALDO (BIZKAIA), 21/11/2025.-El lehendakari, Imanol Pradales durante su intervención este viernes en el congreso anual del Partido Demócrata Europeo (PDE) en la  localidad vizcaína de Barakaldo. EFE/Luis Tejido

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X